web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Egoitza fiskala eta egoera zibila
  • Zein helbide adierazi behar dut DATU PERTSONALAK atalean?
Aitorpena aurkezten den egunean duzun helbidea adierazi behar duzu.
  • Zer egoera zibil jarri behar dut aitorpenaren aurkezpen-datan?
Aitortzen den ekitaldiaren abenduaren 31ko egoera zibila adierazi beharko da. Ezkontideetako edo izatezko bikotekideetako bat ekitaldi horretan hil bada, heriotza-data adierazi beharko da, eta egoera zibila alargunera aldatu, salbu eta berriro ezkondu bada edo izatezko bikote berria osatu bada abenduaren 31 baino lehen.
Zer esan nahi dute desgaitasunarekin, langile aktiboarekin, baterako aitorpena eta guraso bakarrarekin lotutako laukiek?
  • Zer esan nahi dute desgaitasunagatiko kenkariaren 'Ez dut aplikatu nahi' eta 'Ezkontideak aplikatutako kenkaria’ kontzeptuek? 
Laukitxo hori 'desgaitasun-gradu bat' markatzean aktibatuko da.:
  • 'Ez dut aplikatu nahi’ zure kenkaria zure ezkontidea edo izatezko bikotea ez beste pertsona batek aplikatzea nahi baduzu.   
  • 'Ezkontideak aplikatutako kenkaria’ zure ezkontideak edo izatezko bikotekideak zure kenkaria aplikatzea nahi duzunean.   
  • Zer esan nahi du ‘Langile aktiboa’ laukiak?? 
Lauki hori desgaitasun-maila bat markatzean aktibatuko da, eta, aldi berean desgaitasuna duen pertsona izanik gutxienez urteko zati batean besteren kontura lan egin bada soilik markatuko da.
  • Zer esan nahi du ‘guraso bakarra' laukiak? 
Kasu honetan bakarrik markatuko da: ondorengoak guraso bakarra badu, erregistro zibilean guraso bakarra agertzen delako, eta gurasoetako bat hil delako.
  • Zer esan nahi du “Baterakoan sartu” laukitxoak?​​​​​​​
Kasu honetan markatuko da: seme-alaba adingabeak edo epai batez desgaitutako adin nagusikoak dituzten bananduen/dibortziatuen/ezkongabeen kasuetan, baldin eta baldintzak betetzen badituzte eta baterako aitorpena aurkeztu nahi badute ondorengo horiekin.
 
Nola bete "FAMILIAKO KENKARIEKIN LOTUTAKO DATUAK" laukiak
  • Zein ehuneko adierazi behar dut FAMILIA KENKARIEKIN LOTUTAKO DATUAK ataleko “ondorengoengatiko kenkariaren %” ? 
% 50 adieraziko da ondorengoak gradu bereko bi aurrekoekin bizi badira, edo epai baten bidez ekonomikoki mantentzera behartuta egonez gero. 
  • Zein zenbateko adierazi behar dut FAMILIA KENKARIEKIN LOTUTAKO DATUAK ataleko “mantenu-urtekoen zenbatekoa” laukitxoan​​​?
Epai bidez onetsitako eta benetan ordaindutako zenbatekoa jarri beharko da, ondorengo bakoitzeko.
  • Zein ehuneko adierazi behar dut FAMILIA KENKARIEKIN LOTUTAKO DATUAK ataleko “aurrekoengatiko kenkariaren %” laukitxoan? 
Aurreko ahaidea urte osoan zehar hainbat ondorengorekin modu iraunkorrean bizi bada, kenkariaren ehunekoa zati berdinetan hainbanatuko da.
Nola eta non alda dezaket helbideratze-kontua PFEZn?

Nola eta non alda dezaket helbideratze-kontua PFEZn?

Baldintzak
  • Kontuaren titularra izan behar du (ez da nahikoa baimena izatea).
  • Helbideratzea sartu beharreko errenta bati badagokio, kontuak finantza-erakunde laguntzaile batena izan behar du.
Prozedura
  • Errentaren zure zirriborroaren bidez.
  • Errentaren zirriborroa aurkeztu ondoren:
    www.ebizkaia.eus egoitza elektronikoaren bidez, identifikatu identifikazio elektronikorako zure bitartekoarekin. Eskuratu aurkeztutako errenta-aitorpenaren espedientea eta aukeratu "ordainketa kudeatu" jarduera. Zorra aukeratu ondoren eta ordainbideen artean, aukeratu "banku-helbideratzea" aukera eta adierazi sartu beharreko errenta-aitorpena helbideratzeko banku-kontua.
  • Errentak sartu beharreko emaitza bat badu eta zergadunak zirriborroan helbideratze-kontu bat bazuen, horren bidez bidaliko zaio. Dagokion kontuan zordunketa ondoren zehazten diren bi egun baliodunen artean aurkezpenaren ondorengo datatik aurrera egingo da:
    • Uneko hilaren 25ean edo hurrengo egun baliodunean.
    • Aribideko hilaren 10ean, edo hurrengo hilabete baliodunean edo hurrengo hilabete baliodunean.
Esteka eta bideoa:
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?