web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nork osatzen du familia-unitatea, alargunen edo beste gurasoa falta dutenen kasuan, baterako aitorpena egin ahal izateko?
Aita edo ama, emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeak eta adin nagusikoak, luzatutako edo birgaitutako guraso-ahalaren menpe daudenak.
Nork osatzen du familia-unitatea, ezkonduen edo bananduen/dibortziatuen kasuan, baterako aitorpena egin ahal izateko?
  • Gurasoen artean adostasuna badago: familia-unitatea haietako bat, adingabeak eta luzatutako edo birgaitutako guraso-ahalaren menpe dauden adin nagusikoak (haiekin bizi ez badira ere) izango dira.
  • Adostasunik ez badago: familia-unitatea zaintza eta kustodia judiziala duen gurasoa izango da.
  • Bizikidetza mantentzen bada banandu edo izatezko bikotea edo azkendu ondoren, edo ebazpen judizial bidezko loturarik ez badago, ezingo da inola ere baterako aitorpenerako aukeraz baliatu.
Nork osatzen dute familia-unitatea, zaintza partekatua duten bananduen/dibortziatuen kasuan, baterako aitorpena egin ahal izateko?
Zaintza partekatuaren kasuan, guraso batek ere ez duenez seme-alaben zaintza esklusiboa, adostasunik ez badago, 98.2 artikuluan oinarrituta, inork ezingo du baterako aitorpena egin seme-alabekin.
Nola aplika dezaket nire seme-alaba adingabearekin baterako aitorpenerako aukera?
Zure seme/alaba adingabearekin bakarrik baterako-tributazioa aplikatzeko aukera izateko, beharrezkoa da adingabea behar bezala identifikatuta egotea Foru Ogasunaren datu-baseetan, IFZ baten bidez.

Adingabe baten jatorria nazionala bada, NAN bat izan beharko du, edo, bestela, 0K. Ofizioz 0K eman ez badizute, I43 ereduaren bidez eskatu ahal izango duzu.

Adingabe atzerritarra bada, AIZ bat izan beharko du. Zure datuak sartzean baterako-tributazioan sartzeko aukera agertzen ez bada, datu-basean ez dagoela esan nahi du. Kasu horretan,  adingabeari alta eman beharko diozu, aurrez aurre edo telematikokoan (aurrez identifikazio elektronikoa eginda).

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Zure seme-alabekin baterako aitorpena aurkeztu ahal izateko (monoparentala), "Datu pertsonalak eta familiarenak" menura sartu beharko zara, "ERLAZIONATUTAKO PERTSONAK" atalean sartu, eta "PERTSONAREN DATUAK EDITATU" edo "ERLAIONATUTAKO PERTSONA GEHITU", eta, azkenik, zure seme-alabetako bakoitzaren identifikazio-datuak jasotzen dituen pantaila honetan klikatu "BATERAKOAN sartu".
Beharrezko dokumentazioa
  • Familia-liburuak.
  • Hala badagokio, idatziz, beste gurasoarekin lortutako akordioa.
  • Hala badagokio, zaintza esleitzeko ebazpen judiziala.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?