web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola tributatzen dute Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak antolatutako loteria eta apustuetako sariek?
Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak antolatzen dituen loteria eta apustuei (Lotería Nacional, Lotería Primitiva, Bonoloto, El Gordo de la Primitiva, Euro millones, La Quiniela, Quinigol, Lototurf eta Quíntuple Plus), autonomia-erkidegoetako organoek edo entitateek antolatzen dituztenei eta Europar Batasunak antolatutako izaera bereko loteria eta apustuei, bai eta Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketei eta Espainiako Itsuen Erakundeari baimendutako joko-modalitatekoei ere, % 20ko karga berezia ezarriko zaie. Karga hori sariak ordaintzen direnean sorraraziko da, eta, horrenbestez, ez dira sartu beharko PFEZaren autolikidazioan.
Ba al dago sari salbuetsirik?
2020/1/1etik aurrera, 40.000 euroko edo hortik beherako zenbateko osoa duten sariak salbuetsita egongo dira (muga hori 20.000 eurokoa zen 2019/1/1etik 2019/12/31ra).
Saria partekatutako titulartasunekoa bada, aurreko lerrokadetan aurreikusitako zenbateko salbuetsia titularkideen artean hainbanatuko da, dagokien kuotaren arabera.
Nola tributatzen da Estatuaren Loteria eta Apustuena ez den sari bat dela eta?
Bingoa, DYAren zozketa, kartelen lehiaketa bateko saria, online pokerra, kirol-apustuak, etab.(Estatuko Loterietan eta apustuetan sartuta ez dauden guztiak) direla eta, oinarri orokorreko irabazien eta galeren atalean tributatuko da.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Atal honetan sartzen dira banku-produktuei edo beste kontzeptu bati lotuta ez dauden sariak, hala nola lan-etekinak, eta zergaren oinarri orokorraren barruan ordainduko dituzte zergak.
Beharrezko dokumentazioa
  • Kasu honetan, jasotako sariaren balorazioaren egiaztagiria eta, hala badagokio, atxikipena edo konturako sarrerena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?