web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
OHARRA: bideoak eta/edo adibideak ekitaldi honetarako baliagarriak dira (nahiz eta batzuk aurreko ekitaldiei buruzkoak izan
 
Zein dira konpentsazio-pentsioa edo erabaki judizial baten peko mantenurako urtekoak ordaintzeagatiko onura fiskalak?
Konpentsazio-pentsioa direla-eta ordaindutako zenbatekoak, zerga-oinarri orokorra murrizteko eskubidea sortuko du, judizialki ordaintzera behartuta dagoenarentzat.

Adostasunezko dibortzioa gertatzen bada notarioaren aurrean egindako eskritura publikoan hitzarmen arauemailea formulatuz, beste ezkontideari konpentsazio-pentsio bat ordaindu behar dion ezkontideak, hitzarmen horretan xedatutakoaren arabera, bere zerga-oinarria murriztu ahal izango du zenbate horretan.

Murrizketa hau ezin da aplikatu ordaintzailea konpentsazio-pentsioen jasotzailearekin bizi bada.
Epaiaren aurretik ordainketarik badago, ordainketak murriztu al daitezke?
Ebazpen judizialetik aurrera ordaintzen diren zenbatekoek soilik murriztu dezakete zerga-oinarria, salbu eta banantze-epaian atzeraeraginezko izaera aitortzen bada, banantze-demanda aurkeztean aurkeztutako hitzarmen arauemailean jasotakoa berrestean gertatzen den bezala. Berrespen hori gertatu bada, ordaintzaileak, epaia ematen denean, aldez aurretik aurkeztutako aitorpenak zuzentzeko eskatu ahal izango du.
Konpentsazio-pentsioaren ordainketa kapitalizatua (dirutan edo gauzatan, adibidez, pisu bat emanez). Horrek oinarria murrizteko eskubidea ematen du? Zein ekitalditan?
Ordaintzailearentzat, konpentsazio-pentsioaren ordez ordaindutako kapitalak pentsioaren tratamendu bera izango du, eta murriztu ahal izango du kapital hori ematen den ekitaldiko zerga-oinarria.
Konpentsazio-pentsioaren ordez hipoteka-mailegu bat ordaintzen bada, oinarria murrizteko eskubiderik badago? Zein ekitalditan?
Ekitaldi bakoitzean, konpentsazio-pentsio gisa murriztuko da mailegutik ordaintzen dena.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

Atal honetan, "Ordaindutako konpentsazio pentsioak" sartu ahal izango dituzu hauek judizialki onartutak eta ordainduak daudenean(seme-alabek elikagaiengatik jasotzen dituzten urtekoak izan ezik, "Datu pertsonalak eta familiarenak" pantailan atal espezifikoa daudelako).

 

Nola sartu edo aldatu konpentsazio-pentsio baten datuak?




 
Beharrezko dokumentazioa
  • Jaso edo ordaindutako kopuruen frogagiria.​
  • Banantzearen edo dibortzioaren epai judiziala eta epai bidez onetsitako hitzarmen arauemailea. (Ez da beharrezkoa jada aurkeztu baduzu) ​
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?