web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Helbide fiskalean izandako aldaketak Bizkaitik beste administrazio batera eta bere jarduerari eta zuzenean lotutako lokal bati jakinarazteko, honako hau egin beharko du:
  • 030 eredua aurkeztu, helbide fiskalaren aldaketa jakinarazteko (ohiko bizilekua).
  • 036 eredua aurkeztea, administrazio berrira igarotzen diren zergak aldatzeko (PFEZ, BEZ, etab...), ez da 3. eranskina bete beharko.

¿NOLA AURKEZ DEZAKEZU?


Internet bidez aurkeztu behar duzu nahitaez


Identifikazioa:

  • Pertsona fisikoa bazara eta sinadura edo gako elektronikorik ez baduzu, Bak gakoa eskura dezakezu, erraz, etxetik mugitu gabe. Informa zaitez hemen.
  • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo bestelako erakundea bazara, sinadura elektroniko aitortu bat eduki behar duzu.
Aurkezteko modua
  • BILA plataforman eredua sortuz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuz, "Zentsu-aitorpenen aurkezpena" prozeduraren bidez.
  • "036 eredua. Zentsu-aitorpena. Alta, aldaketa eta baxa enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsuan" atalean Izapidetu botoia sakatu.

Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Informaziorako deitu
946 125 500
Aurkezpen-epea: Hilabeteko epea dago, jarduerak hasten direnetik, eragiketak egiten direnetik edo eman, ordaindu edo zorduntzen diren etekin edo errenten atxikipena egin beharra sortzen denetik.​

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.