036 eredua aurkeztu behar duzu, eta 861.2 epigrafean alta eman "Industri lokalen alogera eta beste ataletan bildu ez diren beste zenbait alogera".

¿NOLA AURKEZ DEZAKEZU?


Internet bidez aurkeztu behar duzu nahitaez


Identifikazioa:

  • Pertsona fisikoa bazara eta sinadura edo gako elektronikorik ez baduzu, Bak gakoa eskura dezakezu, erraz, etxetik mugitu gabe. Informa zaitez hemen.
  • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo bestelako erakundea bazara, sinadura elektroniko aitortu bat eduki behar duzu.
Aurkezteko modua
  • BILA plataforman eredua sortuz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuz, "Zentsu-aitorpenen aurkezpena" prozeduraren bidez.
  • "036 eredua. Zentsu-aitorpena. Alta, aldaketa eta baxa enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsuan" atalean Izapidetu botoia sakatu.

Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Informaziorako deitu
946 125 500
Aurkezpen-epea: Hilabeteko epea dago, jarduerak hasten direnetik, eragiketak egiten direnetik edo eman, ordaindu edo zorduntzen diren etekin edo errenten atxikipena egin beharra sortzen denetik.​

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.