036 eredua aurkeztu behar duzu, eta EJZren dagokion epigrafean alta eman.

¿NOLA AURKEZ DEZAKEZU?


Internet bidez aurkeztu behar duzu nahitaez


Identifikazioa:

  • Pertsona fisikoa bazara eta sinadura edo gako elektronikorik ez baduzu, Bak gakoa eskura dezakezu, erraz, etxetik mugitu gabe. Informa zaitez hemen.
  • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo bestelako erakundea bazara, sinadura elektroniko aitortu bat eduki behar duzu.
Aurkezteko modua
  • BILA plataforman eredua sortuz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuz, "Zentsu-aitorpenen aurkezpena" prozeduraren bidez.
  • "036 eredua. Zentsu-aitorpena. Alta, aldaketa eta baxa enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsuan" atalean Izapidetu botoia sakatu.

Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Informaziorako deitu
946 125 500
Aurkezpen-epea: Hilabeteko epea dago, jarduerak hasten direnetik, eragiketak egiten direnetik edo eman, ordaindu edo zorduntzen diren etekin edo errenten atxikipena egin beharra sortzen denetik.​

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.