Pertsona fisikoa bazara eta sinadura edo gako elektronikorik ez baduzu, Bak gakoa eskura dezakezu, erraz, etxetik mugitu gabe. Informa zaitez hemen.
Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo bestelako erakundea bazara, sinadura elektroniko aitortu bat eduki behar duzu.
Aurkezteko modua
BILA plataforman eredua sortuz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztuz, "Zentsu-aitorpenen aurkezpena" prozeduraren bidez.
"036 eredua. Zentsu-aitorpena. Alta, aldaketa eta baxa enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsuan" atalean Izapidetu botoia sakatu.
Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Informaziorako deitu
946 125 500
Aurkezpen-epea: Hilabeteko epea dago, jarduerak hasten direnetik, eragiketak egiten direnetik edo eman, ordaindu edo zorduntzen diren etekin edo errenten atxikipena egin beharra sortzen denetik.
Lagundu hobetzen
Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.