ZER EMAN BEHAR DUT ETA NOLA AURKEZTU?

 Eskatutako dokumentazioa:

  • Lekualdatze-eskritura 2 Merkataritza-Erregistrotan inskribatu behar da (jatorrizkoan eta helburukoan).
  • Lehenengo, helburuko administrazioan eskatu behar da IFZ berria.
  • IFZ helburuko lurraldean eskuratu ondoren, Bizkaira egindako lekualdatzea aldaketa egiteko 036 ereduaren bidez jakinarazi behar da (beteta eta sozietatearen ordezkari batek sinatuta).
  • Ordezkari(ar)en IFZren fotokopia.
Internetez 
  • Identifikazioa
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Aurkezteko modua
    • Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Zentsu-aitorpenen aurkezpena" prozeduraren bidez.
    • Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Informaziorako deitu
946 125 500

Aurkezpen-epea: Hilabeteko epean, datuen aldaketa eragiten duten egitateak gertatu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.