ZER EMAN BEHAR DUT ETA NOLA AURKEZTU?

Eskatutako dokumentazioa:

  • 036 eredua aurkeztu, beteta eta sinatuta. 
  • Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).
  •  Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan (edo, hala badagokio, kirol-elkarteetan) helbide/izen sozialaren edo dagokion erakunde eskudunaren aldaketa inskribatzeko ebazpenaren jatorrizkoa eta fotokopia, elkartearen eremua estatukoa bada.
  • Jatorrizko IFZ eta batzordea aldatzeko erabakiaren kopia (jaso egingo da).
Internet bidez
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
 
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurkezpen-epea: Hilabeteko epea dago, jarduerak hasten direnetik, eragiketak egiten direnetik edo eman, ordaindu edo zorduntzen diren etekin edo errenten atxikipena egin beharra sortzen denetik.​

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.