2021eko apirilaren 1etik, 2021eko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorren otsailaren 24ko 2/2021 Foru Arauak kendu egin du administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoen salbuespena.
Data horretatik aurrera gertatzen diren gertaera eragileak direla-eta zerga ordaindu beharko da, ez dira salbuetsita egongo, eta lan-etekin pertsonalak izango dira, eta, hala badagokio, etekin irregular gisa tributatu ahal izango dute % 50ean (300.000,00 €-ko muga), baldin eta zergaldi bakarrean kobratzen badu.
2021eko martxoaren 31ra arte, administrazio publikoen giza baliabideen plan estrategikoan xedatutakoa dela-bide jarduerari uzteagatiko kalte-ordainak (Langileen Estatutuaren51. artikuluan aurreikusitako arrazoietako batzuetan oinarrituak) PFEZetik salbuetsita daude, haien zenbatekoak honako hauetatik txikiena gainditzen ez badu:
- lan-arloko araudian bidegabeko kaleratzerako ezarritako nahitaezko kopurua,
- 180.000,00€, nola ordaintzen den alde batera utzita.
Bestalde, erakunde enplegatzaileak langileei ordaindutako zenbatekoak ere—Gizarte Segurantzarekin sinatu beharreko hitzarmen bereziaren kostuari aurre egin diezaioten— lan-etekintzat hartuko dira jasotzaileentzat, eta kalte-ordainak duen tributu-tratamendu bera aplikatuko zaie.Errenta horien sortze-aldia hartzaile bakoitzari dagokion erretiro-adina bete arte geratzen zaizkion urteak izango da.
Sortze-aldia 2 edo 5 urtetik gorakoa bada etekina % 60an edo % 50ean egotzi ahal izango da, 300.000,00 €-ko mugarekin.