ZER EMAN BEHAR DUT ETA NOLA AURKEZTU?

 Eskatutako dokumentazioa:

  • 036 eredua aurkeztu, beteta eta kide edo erkideetako edozeinek sinatuta.
  • Desegite-kontratuaren jatorrizkoa eta fotokopia, kide edo erkide guztiak sinatuta eta aurretik Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Atalean aurkeztuta, hala dagokio.
  • Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilaren jatorrizko IFZ.
  • Erkideen/kideen NANaren fotokopia.
Internet bidez
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
 
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Aurkezpen-epea: Hilabeteko epea dago, enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuan baja emateko inguruabarrak sortzen diren egunaren biharamunetik.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.