NOLA AURKEZ DEZAKE?
Aurrez aurre (aurretiazko hitzordua).
- Behin-behineko IFZ eskuratu ondoren, dokumentazio hau aurkeztu behar da behin betikoa eskuratzeko:
- Behin-behineko IFZ (jatorrizkoa), trukatzeko.
- Jatorrizko eraketa-kontratua, aurretik Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Atalean aurkeztua.
- Higiezinen errentamendua xede duten ondasun-erkidegoek higiezinaren salerosketaren jatorrizko eskritura edo jabetza-erregistroaren ohar soila aurkeztu beharko dute, behin-behineko IFZ eskuratzeko salerosketako kontratu pribatua aurkeztu bazuten.