ZER EMAN BEHAR DUT ETA NOLA AURKEZTU?
 

Eskatutako dokumentazioa:
  • 036 eredua aurkeztea, edozein kidek/erkidek bete eta sinatuta, guztiek sinatutako 2 eranskinarekin.
  • Partaidetzen salerosketaren kasuan, aldaketa-kontratuaren jatorrizkoa eta fotokopia, aurretik Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalean aurkeztuta, eta kide guztiek sinatuta (lehengoek eta oraingoek).
  • Lokalen errentamenduetan, kontratua ez da aurkeztu beharko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Atalean, baina Atal horretan aurkeztutako salerosketa-eskritura aurkeztu beharko da, edo, bestela, jabetza-erregistroak emandako ohar soila, non lokalaren jabeak zehazten diren.
  • Erkidea edo partaidea hiltzen bada eta jarauntsia ez bada berehala onartzen, jaraunsleek jaso gabeko jarauntsia eratu beharko dute, zeinak kausatzailea ordeztuko duen. Onartzen bada, jaraunsleek ordeztuko dute kausatzailea.Kasu bietan, aldaketa-kontratuaren jatorrizkoa eta fotokopia, aurretik Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Atalean aurkeztu gabe, eta kide guztiek sinatuta (lehengoek eta oraingoek).
  • Lehengo IFZ, trukatzeko.
  • Erkideen/kideen IFZren fotokopia.
Internet bidez
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
 
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurkezpen-epea: Hilabeteko epean, aurkeztu beharra eragiten duten egitateak gertatu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.