Atzerapena eska dezakezu:
- Aitorpena aurkezteko unean (jarduera ekonomikorik ez baduzu, 2. aukerara joko duzu), Kontua eta Beste Ordainketa Moduak "Beste ordainketa moduak" aukera aukeratuz eta, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektrikoan sartuz.

- Aurkeztu ondoren (eta beti borondatezko epean), egoitza elektronikoaren bidez.
Bi kasuetan, eskabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez egiten da, eta ordainketaren kudeaketa-modulura sartzeko, hemendik jo behar da:
- Sar zaitez aurkeztutako errenta-aitorpenaren espedientean eta aukeratu "ordainketa kudeatu" jarduera.
- Zorra hautatu ondoren, ordainbideen artean, Geroratzea eskatu aukera aukeratu; aukera hau baimenduta dagoenean bakarrik dago aktibo. Jarraian, inprimakia osatu, amortizazio-aldia, epe-kopurua eta zorren ordainketari aurre egiteko ezintasunaren justifikazioa adieraziz.