Konpentsazio bidez azkendu ahal izango dira, osorik edo partzialki, Foru Ogasunaren aldeko zorrak, borondatezko bilketa-aldian zein betearazpen-aldian daudenak, zordunaren alde aitortutako kredituekin.
Konpentsazioa zor bakar baterako edo zor multzo baterako eskatu ahal izango da.
Aurrez aurre, aitorpena aurkeztu ondoren. Horretarako, Ogasunaren Bilboko bulegoetara jo beharko duzu, Gerorapenen Atalera (Basurtuko Kaputxinoen bidea 4), edo, bestela, bulego deszentralizatuetara edo GERTUren bulegoetara, aurretiazko hitzorduarekin.