web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan etxebizitzaren errentamendua?

Sarrera
Errentamendua
Erosteko aukera
Urratsak eta epea


Sarrera
Hurrengoak bereizi behar ditugu:

  1. BEZaren araberako etxebizitzak, hau da, lehenengoz entregatzen diren etxebizitzak eta sustatzaileak errentatzen dituenak.
    • Errentamendua BEZaren araberakoa izango da, nahiz eta etxebizitza bezala erabiltzeko errentamendua izan (BEZaren Foru Arauaren 20.23.b eta d artikulua).
    • Erosketa-aukera BEZaren araberakoa da.
    • Errendamenduak egintza juridiko dokumentatuen % 0,5 ordaindu beharko du, eskritura publikoan badago (% 0,5 hileko batez besteko errentaren gainean).
    • Erosketa-aukerak egintza juridiko dokumentatuen % 0,5 ordaindu beharko du, eskritura publikoan badago. Aukerarako hitzartutako prezioaren gainean egingo da.

2. 1. puntua betetzen ez duten etxebizitzak ondare eskualdaketaren araberakoak dira.

2.A) ERRENTAMENDUA: KOSTU BIDEZKO ONDARE ESKUALDAKETEN ARABERAKOA.
25.04.23tik aurrera, erabilera egonkor eta iraunkorrerako etxebizitza-errentamenduetarako zergaren salbuespena ezartzen da (Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 2. artikuluak aipatzen dituen etxebizitzak).
  • Subjektu pasiboa: errentaria.
  • Zerga-oinarria: hileko batez besteko errenta.
  • Zerga-kuota hileko errentaren baitan dago.

Kuota hileko errentaren arabera
HILEKO ERRENTA KUOTA
0,00-300,00 43,25 €
300,01-900,00 130 €
900,01etik aurrera 130 € + 1,50 euro 10 euroko edo horren zatiko

600 eredua:

2.B) EROSTEKO AUKERA: KOSTU BIDEZKO ONDARE ESKUALDAKETEN ARABERAKOA.
  • Subjektu pasiboa: errentaria.
  • Zerga-oinarria: hauetako bietatik handiena: aukerarako hitzartutako prezioa edo ondasunean egiaztatutako balioaren % 5 (Gutxieneko Balio Egozgarria).
  • Tasa: % 4 (% 2,5eko zergapetze-baldintzak betetzen badira, itzultzea eska daiteke) 4/2012 Jarraibidea

600 eredua

Bi kasuetan eman behar diren urratsak:

  1. Bete 600 eredua eta emaitza ordaintzea bada, ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean.
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:

    Errendamendu-kontratuaren edo eskritura publikoaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko. Errentarien eta errentatzaileen IFZren fotokopia, Bizkaian bizi ez badira.

Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita. Dokumentu judizialak direnean, egintza edo kontratua ebazpen judiziala irmoa den egunean gauzatuko da.

Estekak:

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:

  • Errendamendu-kontratuaren edo eskritura publikoaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko. ​
  • Errentarien eta errentatzaileen IFZren fotokopia, Bizkaian bizi ez badira.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.