web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
 
Nola zergapetzen da ondare-eskualdaketa eta EJDaren gaineko zergan etxebizitza ez diren higiezin erabilien eskualdaketa?

Tributazioa
Zerga-oinarria
600 eredua
Urratsak eta epea


Ondare eskualdaketen gaineko zerga ordaindu beharko dute BEZaren araberakoak ez diren etxebizitza erabilien salerosketek, etxebizitzak ez badira, hau da, bigarren edo ondorengo salerosketek.

Kontuan hartu behar da garajearen lur-zatiak (gehienez bi) eta eranskinak eraikin berean badaude eta etxebizitzarekin batera eskualdatzen badira, etxebizitzaren eskualdaketatzat joko direla (etxebizitza erabiliaren fitxari lotzea).

Zerga-tasa aplikagarria % 7koa da.

Zerga-oinarria: erosketaren prezioa edo gutxieneko balio egozgarria (GBE)

1. adibidea: higiezina erosteagatik eskrituran balioa 100.000 eurokoa da. GBE 120.000 eurokoa da.
  • a) aukera: zerga-oinarri modura 100.000 euro jartzen badira, Ogasunak zerga 120.000 euroko balioaren gainean likidatuko du. Nolanahi ere, zergadunak likidazio horren aurka egin dezake (zergaren likidazioa jaso eta hilabeteren buruan).
  • b) aukera: zerga oinarri bezala GBE (120.000 euro) jartzen badu, Ogasunak ez du balioa egiaztatuko eta zergadunak ezingo du balioztapenaren aurka egin (aurkeztutako autolikidazioan onartu du).
2. adibidea: higiezina erosteagatik eskrituran balioa 120.000 eurokoa da. GBE 80.000 eurokoa da.

Zerga-oinarri bezala GBE (80.000 euro) jar daiteke eta Ogasunak ez ditu balioak egiaztatuko.

600 eredua betetzeko argibideak:

Zergaren araberako subjektu pasibo bakoitzeko eta zerga-egitate bakoitzeko autolikidazio-eredu bat aurkeztuko da. Eskualdaketa irabazpidezko ondasunen sozietatearen alde egiten bada, zerga-egitate bakoitzeko eredu bana beteko da. Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin batera (600 ereduko argibideen orriarekin bat).

Zenbaki finkoa ondo jarri duela eta GBE ziurtatu duela egiaztatzea.

600 eredua: etxebizitza ez diren higiezinak (lokalak, etxebizitzarekin erregistro-finkan sartuak ez dauden garajeak eta trastelekuak, lursailak, etab. kostu bidezko ondare-eskualdaketen araberakoak badira.
 

Eragiketaren deskribapenean, egintzaren edo kontratuaren xedeari dagokion kodea adieraziko da (600 ereduaren jarraibideen orrian zerrendatuta).

  1. Etxebizitza ez diren higiezinak (T01),
  2. Lursailak (T26)
    • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
    • Eskualdatzailea: saltzailea.
    • Zerga oinarria: gutxieneko balio egozgarria hautazkoa da. Lursailak badira (T26), ez dute zk. finkorik edukiko eta, beraz, ez dute edukiko gutxieneko balio egozgarririk. Horrenbestez, erosketa prezioaren %100ean zergapetu beharko dira.
    • Zerga tasa: %7.
    • 2. orria: Datuak bete, hiri edo landa finkak deskribatuz. Landa finkak badira poligonoa, partzela eta udalerria zehaztu.

Eman beharreko urratsak eta epea:

  1. Bete 600 eredua eta ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean.
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (eskualdatzen ari den ondasunari dagokion horretan) (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
    • Eskritura publiko, dokumentu pribatu, judizial edo administratiboaren originala eta fotokopia, zergapetu behar den egintza badu (eskuratzea islatzen duen dokumentua).
    • Subjektu pasiboaren eta eskualdaketa egiten duten pertsonen IFZren fotokopia.
  3. Aurkezteko epea: autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua gauzatzen den unetik zenbatzen hasita. Dokumentu judizialak direnean, egintza edo kontratua ebazpen judiziala irmoa den egunean sortuko da.

Estekak:

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:
 
  • Eskriturapubliko,dokumentupribatu,judizial edo administratiboaren originala eta fotokopia,zergapetu behar den egintza badu.
  • Subjektu pasiboaren et aeskualdaketa egiten duen pertsonaren IFZren fotokopia.
     

Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.