web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola zergapetzen da ondare-eskualdaketa eta EJDaren gaineko zergan motorrik gabeko karabanen edo atoien eskualdaketa?
  1. Zerga-oinarria
  2. 600 Eredua
  3. Urratsak eta epea

Ondare-eskualdaketen gaineko zergaren araberakoa da motorrik gabeko karabanen eta atoien salmenta.

Zerga-tasa aplikagarria % 4koa da.

Zerga-oinarria: BAOk argitaratzen dituen taulatan ageri den salmentarako batez besteko prezio aplikagarria(kasu honetan ez da bestelako bitarteko bat erabiliz egiaztatuko) edo ordaindutako prezioa.

Garraio-bitartekoak balioztatzea.

1. adibidea: karabanagatik 10.000 euroko prezioa ordaindu da. Taulatan batez besteko prezioa 12.000 eurokoa da.
  • a) aukera: zerga-oinarri modura 10.000 euro jartzen badira, Ogasunak zerga 12.000 euroko balioaren gainean likidatuko du. Nolanahi ere, zergadunak likidazio horren aurka egin dezake (zergaren likidazioa jaso eta hilabeteren buruan).
  • b) aukera: zerga oinarri bezala tauletako batez besteko prezioa (12.000 euro) jartzen bada, Ogasunak ez du balioa egiaztatuko eta zergadunak ezingo du balioztapenaren aurka egin (aurkeztutako autolikidazioan onartu du).
2. adibidea: karabanagatik 12.000 euroko prezioa ordaindu da. Taulatan batez besteko prezioa 8.000 eurokoa da.

Zerga-oinarri bezala 8.000 euro jar daitezke eta Ogasunak ez ditu balioak egiaztatuko.

600 eredua betetzeko argibideak:

Zergaren araberako subjektu pasibo bakoitzeko eta zerga-egitate bakoitzeko autolikidazio-eredu bat aurkeztuko da. Eskualdaketa irabazpidezko ondasunen sozietatearen alde egiten bada, zerga-egitate bakoitzeko eredu bana beteko da. Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin batera (600 ereduko argibideen orriarekin bat).

600 eredua: karabanak eta atoiak

Honelako eskualdaketak Eskualdaketa Atalak kudeatzen ditu (ez Ibilgailuen Atalak). Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga likidatu behar da 600 eredua aurkeztuta.

  • Eragiketaren deskribapena: Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
  • Ondasun higikorren eskualdaketa (T20)
  • Subjektu pasiboa: eskuratzailea.
  • Eskualdatzailea: saltzailea.
  • Zerga oinarria: prezioa (administrazioak egiaztatu ahal du)
  • Tasa: Salerosketa kontratuan ezarritako prezioaren %4
  • 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.

Eman beharreko urratsak eta epea:

  1. Bete 600 eredua eta ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
    • Salerosketa-kontratuaren originala eta fotokopia, zergaren araberako egintza badu.
    • Subjektu pasiboaren eta eskualdaketa egiten duten pertsonen IFZren fotokopia.
    • Bere ezaugarriekin ibilgailuaren dokumentazioari buruzko originala eta fotokopia: zirkulazio-baimena, IAT txartela. 
  3. Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita. Dokumentu judizialak direnean, egintza edo kontratua ebazpen judiziala irmoa den egunean gauzatuko da.

Estekak:

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:
  • Salerosketa-kontratuaren originala eta fotokopia, zergaren araberako egintza badu.
  •  Subjektu pasiboaren eta eskualdaketa egiten duten pertsonen IFZren fotokopia.
  • Bere ezaugarriekin ibilgailuaren dokumentazioari buruzko originala eta fotokopia: zirkulazio-baimena, IAT txartela.

 
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.