web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Nola zergapetzen da ondare-eskualdaketa eta EJDaren gaineko zergan orokorrean ondasun higigarrien eskualdaketa?

Ondasun higigarrien salerosketak ondare-eskualdaketen gaineko zergaren araberakoak dira.

Zerga-tasa aplikagarria % 4koa da.

Zerga-oinarria: BAOk argitaratzen dituen taulatan ageri den batez besteko saltze-prezio aplikagarria (kasu honetan ez da bestelako bitarteko bat erabiliz egiaztatuko) edo ordaindutako prezioa.

600 eredua betetzeko argibideak:

Zergaren araberako subjektu pasibo bakoitzeko eta zerga-egitate bakoitzeko autolikidazio-eredu bat aurkeztuko da. Eskualdaketa irabazpidezko ondasunen sozietatearen alde egiten bada, zerga-egitate bakoitzeko eredu bana beteko da. Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin batera (600 ereduko argibideen orriarekin bat).

Eman beharreko urratsak:

  1. Bete 600 eredua eta ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
    • Salerosketa-kontratuaren originala eta fotokopia, zergaren araberako egintza badu.
    • Subjektu pasiboaren eta eskualdaketa egiten duten pertsonen IFZren fotokopia.

Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita. Dokumentu judizialak direnean, egintza edo kontratua ebazpen judiziala irmoa den egunean gauzatuko da.

Estekak:

Derrigortasun telematikoa

Derrigortasun telematikoa

  • Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
  • Halaber, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea ("Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko da izapidea egin daitekeen orrian).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 600 EREDUA BETETA ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU BEHAR DITUZULA:
  • Salerosketa-kontratuaren originala eta fotokopia, zergaren araberako egintza badu.
  • Subjektu pasiboaren eta eskualdaketa egiten duten pertsonen IFZren fotokopia.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.