
Ak eta Bk higiezin bat erosi zuten 1990. urtean. Ak jabetza soila du, eta Bk biziarteko gozamena (Bk 29 urte zituen erosketa egin zen unean).
B 2019an hil da, eta Ak jabetza osoa kontsolidatzen du. Hil den datan higiezinak 100.000 euro balio du.
Kontsolidazioa egin eta gero, jabe soilak bere garaian ordaindu ez zuen ehunekoari dagokiona ordaindu behar du (% 40ren zergak ordaindu zituen; hortaz, % 60ren zergak ordaindu behar ditu).
2019. urtean kostu bidezko ondare-eskualdaketen zergak ordaindu behar ditu.
Normalean, balorazioa kontsolidazioaren unean egotz daitekeen gutxieneko balioarekin bat dator.
Autolikidazioaren eredu bat aurkeztu beharko da subjektu pasibo bakoitzagatik eta zergaren menpeko zerga-egitate bakoitzagatik. Eskualdaketa ezkontza-sozietatearen ondasunen irabazpide-eraentza baten alde egiten bada, eredu bakarra beteko da zerga-egitate bakoitzagatik. Egintza edo kontratuaren xedea dagokion kodearekin adieraziko da (600 ereduaren jarraibide-orrian dago zerrenda).
3. Egin behar diren urratsak eta epea:
Loturak:
Arau zibilek ez dituzte ezartzen jabetza osoan gozamena eta jabetza soila adierazten duten portzentajeen kalkulurako erregelak baina bai, ordea, Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga, Oinordetzen gaineko Zergak eta antzeko arau fiskalek.
2011/63 OE-EJD Araudiren 6. art.
Aldi baterako gozamena zortzi urte eta erdirako, eslei daitekeen gutxieneko balioa 100.000 eurokoa daukan lonja bati dagokiona. Zein da zerga-oinarria?
Ondasunaren balioaren % 2 urte bakoitzeko, gutxienez % 2 eta gehienez % 70.
100.000 euroren % 16. Zortzi urte horiek aldi baterako gozamenaren % 2rekin biderkatuta kalkulatzen da (urte batera iristen ez den epealdia ez da zenbaten).
Gozamenari dagokion portzentajea kalkulatuko dugu formula honetan oinarrituta:
(89 – gozamendunaren adina gozamena eratzerako unean) %
% 70eko muga maximoarekin eta % 10eko gutxienekoarekin.
Mariak (60 urte) 100.000 euroko balioa duen etxebizitza baten biziarteko gozamena heredatzen du.
Biziarteko gozamenaren balioa hau izango litzateke:
84 urteko pertsona baten aldeko biziarteko gozamena eratzen da 500.000 euroko balioa duen etxebizitza baten gainean.
Gozamenaren balioa: % 89-84: 5, baina 1/2011 Foru Arauak gutxienekoa % 10ean finkatzen du.
El usufructo se valora aplicando las reglas del usufructo temporal o vitalicio, aquél que le atribuya mayor valor.
Gozamena gazteenaren adina kontuan hartuta balioesten da. Gozamendunak, kasu horietan, gozamenaren zerga egitatearen subjektu pasibo solidarioak dira, banandutako likidazioak gauzatu beharrik izan gabe. Gozamendunetako bat hiltzean, gainerakoei dagokien gehitzeak ez dakar inolako likidaziorik. Azken gozamenduna hiltzen denean, jabetza soilaren likidazioa gozamenaren balio osoari dagokion bateratzearen ondorioz gauzatu behar da.
Ak Bren eta Cren alde biziarteko gozamen bateratua eratu du 2010ean, bizirik dagoen gozamendunaren aldeko gehitzearekin. Bk 50 urte ditu eta Ck 55, zergaren eraketa eta sortzapen datan.
Kalkulua:
Gozamenaren balioa: 89-50 = % 49.
Jabetza soilaren balioa: 100-49 = % 51.
C 2012an hilko balitz, ez litzateke inolako likidaziorik egongo.
B 2020an hilko balitz, une horretan jabe soilak bere jabetzari kentzen zaion % 49 finkatuko luke, higiezinak 2020an daukan benetako balioan oinarrituta.
2011/63 OE-EJD Araudiren 7. art.
Gozamena gazteenaren adina kontuan hartuta balioesten da. Eskubidearen egikaritzari ekin dion gozamendunari soilik gauzatzen zaio likidazioa. Lehen gozamenduna hiltzen denean, berriz kalkulatu beharko da gozamenaren balioa, data horretan oinordeko gozamendunak daukan adina kontuan hartuta, eta balioa hasierakoa baino txikiagoa bada, jabe soilak autolikidatu egin beharko du domeinuaren finkapen partziala, alde horri dagokionez. Azken gozamenduna hiltzen denean, jabe soilak gainontzekoa finkatuko du.
Ak Bren eta Cren aldeko biziarteko oinordetza gozamena finkatu du 2010ean. Bk 50 urte ditu eta Ck 55, zergaren eraketa eta sortzapen datan.
Kalkulua:
Gozamenaren balioa: 89-50 = % 49.
Jabetza soilaren balioa: 100-49 = % 51.
C 2020an hilko balitz, une horretan berriz kalkulatu beharko litzateke gozamenaren balioa, gozamendunak une horretan daukan adinaren arabera.
Gozamenaren balioa: 89 – 60 = %29.
Jabetza soilaren balioa: 100 – 29 = % 71. Jabariaren finkatze partziala sortzen da jabe soilari lotuta, jabetza soilaren balioa handitzearen ondorioz. 71 – 51 = % 20.
B 2030ean hilko balitz: une horretan, jabe soilak bere jabetzari falta zaion % 29 finkatuko luke data horretan higiezinak daukan balio errealari dagokionez.
2011/63 OE-EJD Araudiren 7. art.
4. puntua bezalakoa.
Jabetza soila kalkulatzeko, kontuan izan behar da jabetza osoaren balioa % 100 dela, eta, beraz, jabetza soilaren balioa % 100 horri aurreko arauen arabera kalkulatutako gozamenaren balioa kentzearen emaitza izango da.
Derrigortasun telematikoa
946 125 500
Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.