web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
  • Katastroko ziurtagiria agiri ofiziala da, eta katastroko datu-basean bilduta dauden datuak egiaztatzen ditu hura ematen den egunean. Jabetzaren datu fisikoen, legalen eta ekonomikoen deskribapena da, horiekin lotuta dagoen irudikapen grafikoa barne.

    Ziurtagiriak katastroko datu babestuak nahiz babestu gabeak biltzen ditu, zenbaki finkokoak eta elkartukoak eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Katastroan sartuta daudenak.

  • "Mis Bis" ziurtagiriak ziurtagiri bakar batean jasotzen ditu Bizkaian titulartasunen bat duten BI guztiak. Ziurtagiri "tradizional" baten informazio bera jasotzen du, grafikoak kenduta.
  • Katastroko datuen fitxak: Katastroan dauden datu guztiak jasotzen ditu, titulartasunak eta grafikoak izan ezik.
  • Katastroko balorazio-fitxa: Katastroko balioaren kalkulua erakusten du, kalkulatzeko aplikatu diren koefiziente guztien balioa adieraziz.

Nork du katastroko ziurtagiria eskatzeko baimena? Non eta nola eska dezakezu?
  • Datu babestuak dituzten ziurtagiriak ondoko hauek eska ditzakete:
    • Titularrak.
    • Dokumentu publikoaren bidez titularrarekiko lotura egiaztatzen duen pertsonak (adibidez, jaraunspena onetsi duen jaraunsleak).

(*) Datu babestutzat joko dira Higiezinen Foru Katastroan titular gisa inskribaturik daudenen izena, abizenak, sozietatearen izena, identifikazio-kodea eta helbidea.

Titularrek katastroko ziurtagiriak eskatu ahal izango dituzte Katastroaren Bulego Birtualaren bidez, sinadura digitaleko ziurtagiriren baten bidez nortasuna egiaztatu ondoren.

NIRE ZIURTAGIRIAK lortzeko urratsez urrats gida.
Nola eskatu katastro-fitxa edo katastro-balioaren fitxa?
KATASTRO-FITXA eta KATASTRO-BALIOAREN FITXA lortzeko urratsez urratseko gida



 
Eslei daitekeen gutxieneko balioaren eskaera (EGB)
  • Landako edo hiriko higiezin baten Eslei daitekeen Gutxieneko Balioa lortzeko, Bizkaiko Katastroaren webgunean sartu beharko duzu. Esteka honetan urratsez urrats azaltzen da nola lortu:Ingurume
    • Telematikoki EGB eskatzeko gida
    • Higiezinaren EGB eskuratu ahal izango duzu, eskatzailearen NAN/IFZ aurkeztuta eta balorazioa eskatzen duen higiezinaren posta-helbidea edo zenbaki finkoa idatzita, botoi honetan klik eginez gero, Bizkaiko Katastroaren web-orrira sartuko zara:
Izapide hau telematikoki edo telefonoz egin dezakezu:
 
Internet bidez:
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Izapidera sartzeko:
    • Klikatu "KATASTROAREN BULEGO BIRTUALA"  botoian. "Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara izapidea egin dezakezun orrira
Telefonoz
  • Deitu. Zure eskaera izapidetzen lagunduko dizugu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?