Esteka honetan izapide horri buruzko informazioa aurkituko duzu:
Jakinarazpena telematikoki, "Egoitza elektronikoaren" bidez edo aurrez aurre lortu ahal izango duzu, aldez aurretik hitzordua eskatuta. . Eskatzaileak edo aurretiaz Bizkaiko Foru Aldundiaren ahalordetzeen erregistro orokorrean inskribatutako hirugarren pertsona batek eska dezake. Interesduna izan ezean, ordezkaritza-agiria aurkeztu beharko da ( notario-ahalordea, etabad...)

Emandako jakinarazpen baten kopia bada, nahitaez lortu beharko da, telematikoki edo telefonoz.

Telefonoz
  • Deitu iezaguzu. Zure eskabidea zuzenean izapidetzen saiatuko gara
Internet bidez: "Egoitza Elektronikoa"
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Izapidera sartzeko:
    • Klikatu "Egoitza elektronikoa" botoian, "Nire jakinarazpen eta komunikazioak" atalean.
    • "Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara izapidea egin dezakezun orrira.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.