Hitzordua eskatu aurretik, gogorarazten dizugu Katastroaren web-orrian dagoen informazio zehaztua lagungarri izan dakizukeela zure kontsulta argitzeko edo hitzordua prestatzeko: Partzeladunen kontsultak, katastro-prozedurak FAQak (Maiz egiten diren galderak), araudia, eta abar.
Esteka honetan erlazionatutako informazio gehiago aurkituko duzu:

Desadostasun titularraren datuetan

 

Izapide hau telematikoki edo telefonoz egin dezakezu:

Telefonoz
  • Deitu iezaguzu. Zure eskabidea zuzenean izapidetzen saiatuko gara
Internet bidez:
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Izapidera sartzeko:
    • Klikatu "Internet bidez izapidetu" botoian.
    • "Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara izapidea egin dezakezun orrira
 
Aurrez aurreko arreta jasotzeko, hitzordua eskatu behar duzu.
Hitzordu bakoitzean, gehienez, 5 zenbaki finkori edo katastroko 5 erreferentziari buruzko kontsultak argituko dira. Katastroko erreferentzia gehiagori buruzko kontsultak egin nahi badituzu, hitzordu bat baino gehiago eskatu beharko duzu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Internet bidez izapidetu

Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu, hemen egin dezakezu hitzordua
ORDUA ESKATZEA

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?