Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Nire datuak" prozeduraren bidez, eta sakatu Izapidetu botoia.
Identifikatu ondoren, pantaila batera sartuko zara zuzenean, eta bertan editatu ahal izango dituzu datu hauek: helbide elektronikoa, telefonoa, jakinarazpenen helbidea eta hizkuntza.
Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Eskabidea Internetez egin dezakezu, sarrera-gakorik izan gabe. Zure eskuinean agertzen den "Internet bidez izapidetu" botoiari emanda, inprimaki batera sartuko zara zuzenean, eta bertan honako hau adierazi behar duzu:
Eskaera-motan: hautatu "Komunikazioa".
Bizkaiko Foru Aldundiko Sailean: aukeratu "Ogasun eta Finantza Saila".
Gaialaukitxoan "Jakinarazpenetarako egoitzaren aldaketa" aukeratu behar duzu.