Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako OHZren ordainagiriak helbideratzeko epea irailaren 22an amaituko da.

Helbideratzea egiteko, hurrengo agiriak erantsi behar dira:
  • Helbideratu nahi diren zenbaki finkoak.
  • Helbideratu nahi duzun kontu korrontea
  • Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria
  • Ondasunaren titulartasuna ez badator bat kontu korrontearen titularra denarekin, kontuaren titularrak sinatutako agiria, OHZren ordainagiria bere kontu-zenbakian ordaintzea onartzen duena.
Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako OHZren helbideratzea honako bitarteko hauen bidez egin daiteke:
 
1.-Bizkaiko Foru Aldundiaren EGOITZA elektronikoaren bidez
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bada eta sinadura edo gako elektronikorik ez badu, Bak gakoa lor dezake, erraz, etxetik mugitu gabe. Informa zaitez hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo bestelako erakundea bada, sinadura elektroniko aitortu bat eduki behar du.
  • Aurkezteko modua

2.- Tributuei buruzko eskabide baten bidez, gaitutako erregistroetan aurkeztuta edo telematikoki erregistratuta L 20 ereduaren bidez.
3.- Telefonoz, 946 125 500 telefonora deituz.

4.- Aurrez aurre, Ogasuneko edozein bulegotan aurretiko hitzorduarekin.

5.-Irailaren 20a baino lehen sekcion.ibi@bizkaia.eus postontzira egindako eskaeraren bidez, betiere honako dokumentazio hau eransten bada:( OHARRA.- Helbideratzea egingo da soilik eskatzen den dokumentazio guztia aurkezten bada. Bestela, zure eskaerari ez zaiola erantzungo jakin beharko duzu.)
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?