Izapide hori telematikoki egin daiteke. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez, borondatezko ordainketa-aldian dauden likidazioei (ez ordainagiriei) dagozkien zorrak baino ezin dira helbideratu, PFEZren likidazioak izan ezik, horiek borondatezko epean zein epe exekutiboan helbidera baitaitezke.

Internet bidez
  • Identifikazioa:
    • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
    • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
  • Aurkezteko modua
    • Kontuaren titularrak edo hirugarren batek egiaztatu ahal izango du kontu bat Ogasunean jarduteko operatiboa dela eta banku-kontu baten alta eskatu ahal izango du Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren "Banku-kontuak zerga-erabilerarako: egiaztapena eta alta" prozeduratik.
    • Egiaztatu lehenengo kontua, administrazio honi inoiz eman ez badiozu ere, finantza-entitateek informazio hori ematen baitiote Foru Ogasunari, edo ea finantza-entitatea euskal administrazioaren ordainketa pasabideari atxikita dagoen. Esteka honetan, sistema honi atxikitako erakundeak egiaztatu ahal izango dituzu, "honi buruz" atalean::
    • Egiaztatu ondoren erantzuna «erregistratu gabeko kontua» bada, banku-titulartasunaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu, «Kontuari alta ematea ziurtagiriarekin» formularioaren bidez. Kontuei banku-titulartasunaren ziurtagiriarekin alta emateko eskaerak bi egun baliodunean izapidetuko dira, gehienez ere, eskaera jasotzen denetik, aurkeztutako dokumentazioa zuzena bada (banku-titulartasunaren ziurtagiria).
    • Gogoratu: erabili beharreko kontua zure tributu-izapidearen emaitzaren araberakoa da. Emaitza sartzeko bada, hau da, zergadunak ordaindu behar badu, kontua Finantza-entitate laguntzaile batena izango da.
    • Interesdunak kontuaren titularra izan behar du.
  • Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin eskuineko informazio-telefonoan.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.