web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Hurrengo ataletan izapideari buruzko informazio osoa duzu
Testamentu-ahalaren erabilera
Testamentu-ahalaren inbentarioaren eta erabileraren adibideak
1. Luis 2025/01/31n hil zen, bere testamentuan Izaskun emaztea komisario izendatuz. Alargun komisarioak jaraunspen-masa osatzen duten ondasunen inbentarioa aurkeztu du Foru Ogasunean, 650 ereduaren bidez. Inbentarioarekin batera, bere partearen autolikidazioa egiteko aprobetxatzen du, esleitu aurretik. 2. 2025/05/31n, Izaskun alargun komisarioak jarauntsiaren zati bat esleitu zuen: ohiko etxebizitza eta ondasun higigarrien zati bat. 3. 2025/07/31n, komisarioak kausatzailearen semeari jaraunspen-masaren zati bat esleitu zion: higiezin bat, kausatzailearen ondasun pribatiboa. 4. Azkenik, 2025/10/31n, jaraunspen-masaren gainerakoa semeari esleitu zion komisarioak.

GOGORATU 650 eredua beteta ekarri behar duzula, adjudikatutako ondasunak bakarrik barne hartuz, eta agiri hauek aurkeztu (jatorrizkoa eta kopia):

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Orokorra:

  • Jaraunspen-adjudikazioko eskrituraren jatorrizkoa eta kopia, edo hala badagokio, adjudikazioaren agiri pribatua.
  • Lehen aurkezpenean barne hartu gabeko ondasunen egiaztagiriak.
  • Testamentu-ahalordeaz baliatuz kapital higigarria (kontu korronteak, akzioak eta abar), balorazio-ziurtagiriak ahalordea erabiltzen duen egunean.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Inprimakia betetakoan eta beharrezko agiri guztiak bildutakoan, hemen har dezakezu ordua

Ordua eskatzea

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.