AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
GOGORATU 650 EREDUA BETETA EKARRI BEHAR DUZULA, ETA AGIRI HAUEK AURKEZTU (jatorrizkoak eta kopiak):
Orokorra:
- Hildako pertsonaren, jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NAN,
- Heriotza-ziurtagiria.
- Azken nahietako erregistroaren ziurtagiria.
- Testamentuaren jatorrizkoa eta kopia.
- Kausatzailearen (hildakoaren) bizileku-ziurtagiria, hil aurreko bost urtekoa.
Higiezinak:
- Eskrituren eta OHZren ordainagiriaren jatorrizkoa eta kopia.
Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:
- Bankuen edo beste finantza-erakunde batzuen ziurtagiriak, heriotza-dataren balorazioarekin.
Ibilgailuak:
- Zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela.
Beste batzuk:
- Gainerako ondasun edo eskubideen egiaztagiria.
Testamentu-ahalordea erabiltzen bada:
- Ahalmen-erabileraren agiriaren jatorrizkoa eta kopia