Orri honetan, izapide honi buruzko informazio guztia daukazu (eredu bat beteta barne hartzen du):

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 650 EDO 650 V EREDUAREKIN BATERA AGIRI HAUEK ERE AURKEZTU BEHAR DITUZULA(jatorrizkoak eta kopiak):

Orokorra:

  • Hildako pertsonaren, jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NAN,
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken nahietako erregistroaren ziurtagiria.
  • Testamentuaren jatorrizkoa eta kopia. Testamentua eman gabe hil bada, notarioaren nabaritasun-akta edo jaraunsleen aitorpen-auto judiziala.
  • Hildakoaren bizileku-ziurtagiria Bizkaiko Lurralde Historikoan.
  • Ibilgailua testamentu-ahalordeaz adjudikatzen bada, adjudikazio agiriaren jatorrizkoa eta kopia. Kasu horretan, 650 eredua aurkeztu beharko da.

Ibilgailuak:

  • Zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Inprimakia betetakoan eta beharrezko agiri guztiak bildutakoan, hemen har dezakezu ordua

Ordua eskatzea

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.