Atari honetan, izapide honi buruzko informazio guztia daukazu.
Bizkaiko egoiliar bat hiltzen denean haren jaraunsle edota legatu-hartzaileek egin behar dituzten izapideak, jaraunsleak honakoak direnean:

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

GOGORATU 650 EREDUA BETETA EKARRI BEHAR DUZULA, ETA AGIRI HAUEN JATORRIZKOA ETA KOPIA
  • Orokorra:
    • Hildako pertsonaren, jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NAN.
    • Heriotza-ziurtagiria.
    • Azken nahietako erregistroaren ziurtagiria.
    • Testamentuaren jatorrizkoa eta kopia. Testamentua eman gabe hil bada, notarioaren nabaritasun-akta edo jaraunsleen aitorpen-auto judiziala.
    • Kausatzailearen (hildakoaren) bizileku-ziurtagiria, hil aurreko bost urtekoa.
  • Higiezinak:
    • Eskrituren eta OHZren ordainagiriaren jatorrizkoa eta kopia
  • Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, Burtsan kotizatzen duten akzioak:
    • Bankuen edo beste finantza-erakunde batzuen ziurtagiriak, heriotza-dataren balorazioarekin.
  • Ibilgailuak:
    • Zirkulazio-baimena eta azterketa teknikoko txartela.
  • Beste batzuk:
    • Gainerako ondasun edo eskubideen egiaztagiria.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Inprimakia betetakoan eta beharrezko agiri guztiak bildutakoan, hemen har dezakezu ordua

Ordua eskatzea

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.