web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zertarako egiten da PFEZaren aitorpenaren zerga-esleipena?
Zerga-esleipenaren zertarakoa dela eta, zergadunek aukera batzuen artean hautatu dezakete:
  1. Eliza Katolikorako
  2. Beste xede sozial batzuetarako.
  3. Eliza Katolikorako eta beste xede sozial batzuk.
  4. Esleipenik gabe,
“Eliza Katolikoaren sostengu ekonomikoan laguntzea" aukera hautatzen bada,erakunde horren finantzaketara bideratuko da kuota osoaren ehuneko bat.

“Beste xede batzuetan laguntzea" aukera hautatuz gero, kuota osoaren ehuneko bat gizarte-ekintzako eta garapenerako lankidetzako gobernuz kanpoko erakundeetara  (GKE) bideratuko da, gizarte-arloko programak burutu ditzaten.

Bi aukerak hautatuz gero, kuota osoaren ehuneko bat Eliza Katolikoaren sostengu ekonomikorako bideratuko da, eta aurreko ehunekoaren berdina den beste bat, xede sozialetarako.

Aurreko aukeretako bat ere aukeratzen ez bada, zerga-esleipena Estatuko Aurrekontu Orokorrei egotziko zaie helburu orokorretarako.
Nire ezkontidearekin batera aurkeztu dut aitorpena. Aitortzaile gisa, eliza katolikoari ekarpena egin nahi diot, baina nire ezkontideak beste helburu sozial batzuk aukeratzen ditu, zein izango da zerga-esleipenaren xedea?

Aitortzaileak aukeratutako esleipena. Kasu honetan, eliza katolikora. Beste esleipen bat adosten baduzue, aitortzailearen deklarazioan aldatu beharko duzue.

Artikulu honetan jasotako informazioak 2024ko ekitaldiko errenta-aitorpenerako balio du. Hala ere, arau-aldaketak onartu dira, eta 2025eko edo 2026ko aitorpenean jarriko dira indarrean. Xehetasunak hurrengo estekan kontsulta ditzakezu: 2/2025 Foru Arauak sartutako aldaketak.

Informazio hori aldez aurretik berrikustea gomendatzen dizugu, nobedadeen berri izateko.


ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
DATU PERTSONALAK ETA FAMILIARENAK atalean zure zerga-esleipena nori eman aukera dezakezu,  PERTSONAREN DATUAK EDITATU botoia hautatuz. 

 
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?