web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Ekitaldi berean gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako (pentsio-planak, BGAEak, etab.) ekarpen pertsonalak edota enpresek egindako ekarpenak badaude eta kapitalizatutako prestazioak kobratzen badira, murrizketa mugatu egin daiteke.
Noiz aplikatzen da muga eta zein da haren zenbatekoa?
Ekitaldi berean ekarpen pertsonalak eta/edo enpresa-ekarpenak eta kapital gisako prestazioak badaude erretiroagatik edo borondatezko bajagatik, eta prestazio horri % 100etik beherako integrazio-ehunekoa aplikatu badiozu, murrizketa ekitaldian egin eta zerga-oinarrian sartutako hartukizunei dagozkien ekarpenen edo kontribuzioen zenbatekora mugatuko da (eta ez da hurrengo urteetan konpentsatzeko gaindiki edo soberaknik sortuko).

Adibidez, ekitaldi honetan 5.000 €-ko ekarpen pertsonala egin baduzu eta 7.000 €-ko erretiro-prestazioa kobratu baduzu %60ko integrazio-ehunekoa aplikatu ondoren, 4.200 euro (7000ren %60) zerga-oinarrira doaz-, gehienez, 4.200 euro murriztu  ahal izango dituzu. Gainera, hurrengo ekitaldietarako ez da soberakinik kontuan hartuko, adibide honetan ez litzateke 800 €-ko soberakina zenbatuko (5.000 - 4.200).
 
Zer ekarpen eta/edo kontribuziotan ez du eraginik muga horrek?
  • Muga hori aplikatzeko baldintzak betetzen dituen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aldeko ekarpenetan.
  • Desgaitasuna duten pertsonen alde eratutako gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenetan.
  • Enplegurako gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpen eta kontribuzioetan.
  • Lortutako prestazioak (erretiroagatik edo borondatezko bajagatik izan arren) % 100ean integratzen direnean, integrazio-ehunekorik aplikatu gabe.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 

"Gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenak" atalaren barruan, "Beharrezko informazioa honako kasu hauetan: Desgaitasuna, Erretiroa eta Prestazio kapitalizatua" izeneko azpiatalean sartu behar zara, eta zure zerga-oinarrian sartu behar izan duzun zenbatekoa adierazi behar duzu. Ondoren, sartu "Gizarte-aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenak" azpiatalean eta egiaztatu ekitaldian egin dituzun ekarpenak jasota daudela.

NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?