web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Zeintzuk dira gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen/kontribuzioengatiko murrizketak?
  • 5.000 €, ekarpen pertsonalengatik.
  • 8.000 €, enpresa-ekarpenengatik.
  • Baterako muga: 12.000 €.
Era berean, badago finantza-muga gizarte-aurreikuspeneko sistemetako produktu jakin batzuetarako, hala nola pentsio-planetarako edo mutualitateetarako (BGAEtara egindako ekarpenek ez dute finantza-mugarik). 2024 ekitaldirako, arau orokor gisa finantza-muga hori 1.500 eurokoa da.
Beraz, 2024an 5.000 euroko ekarpen pertsonala egiten bada pentsio-plan batean, 1.500 euroko gehieneko murrizketa aplikatu ahal izango da. Gainera, 3.500 €-ko soberakina (5.000-1.500) ezin izango da hurrengo ekitaldietan murriztu. 


Murrizketek ezin dute likidazio-oinarria negatibo bihurtu. Hau da, gehienez baliogabetu arte murriztuko dute (zerga-oinarria beste muga bat da). 
Murriztu gabeko soberakinak hurrengo 5 ekitaldietan murriztu ahal izango dira, salbu eta soberakinak finantza-mugak gainditu dutelako edo erretiro-egoeran dagoelako gertatu bada.

 
2025/01/01etik aurrera BGAEei eta gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuei egindako ekarpenak
Berritasuna (2025/01/01etik aurrerako ondorioekin)
  • 8.000 euroko mugaren barruan sartzen dira bazkideek, partaideek, aseguratuek edo mutualistek egindako ekarpenak, negoziazio kolektiboan erabakitako ekarpenak izan edo langilearen erabaki baten ondoriozkoak izan. Hitzarmenean adostutako ekarpenei langilearen erabaki batetik eratorritakoei ematen zaien tratamendu bera ematen zaie.
  • Urtean 4.000 euroko muga berri bat gehitzen da, partaide edo bazkide osoak beren konturako langileak edo autonomoak soilik diren enpleguko gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako.
  • Enpleguko BGAEei egindako ekarpenak, lehentasunezkotzat hartzen badira, oinarriaren murrizketaz gain, kuotan kenkari bat aplikatu ahal izango da, ekarpenak urteko soldata gordinarekiko dakarren ehunekoaren arabera, edo, edonola ere, zergaduna 36 urtetik beherakoa bada. Kenkaria aplikatu ezin badute kuota nahikorik ez dutelako, hurrengo eta ondorengo bost urteetako aitorpenetara eraman dezakete. Kenkariaren jatorrizko mugak eta baldintzak errespetatu behar dituzte, betiere ezarritako gehieneko epearen barruan.
Batuz
Zein hurrenkeratan aplikatu behar dira murrizketak?
Murriztu beharreko ekarpenen/kontribuzioen lehentasun-ordena hau da:
  • Aurreko ekitaldietako ekarpen pertsonalengatiko soberakinak.
  • Aurreko ekitaldietako enpresa-ekarpenengatiko soberakinak.
  • Ekitaldiko enpresa-kontribuzioak.
  • Ekitaldiko ekarpen pertsonalak.
Ekarpen pertsonala egin dut, baina ez zait murrizketarik aplikatu.
Ekarpenaren erregistroa gehitu ondoren, egiaztatzen baduzu ez dela murrizketarik aplikatu, agian murrizketa aplikatzeko nahikoa zerga-oinarri orokor ez izateagatik izango da. Zure zerga-oinarria egiaztatzeko, sartu behin-behineko likidazioaren simulazioan, pantaila nagusian ageri den estekaren bidez: 'Datu gehiago ikusi'.
Nola gehitu edo editatu ditzaket nire enpresak egindako enpresa-ekarpenen datuak?
Enpresa-ekarpenaren daturik ez badago edo datu horiek okerrak badira, datu horiek gehitu edo zuzendu ahal izango dituzu "soldatak, pentsioak eta antzekoak" atalean, "Gizarte Aurreikuspeneko Sistemetarako ekarpenak" kontzeptua hautatuz atal horren beheko aldean.
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Sartu "Aurreikuspen Sozialeko Sistemei ekarpenak" pantailan eta egiaztatu ekitaldian egin dituzun ekarpenak jasota daudela.
Beharrezko dokumentazioa
  • Banketxeak edo gizarte-aurreikuspeneko erakundeak emandako egiaztagiria, egindako ekarpena jasotzen duena.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 083 000
ERRENTA WEB

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?