Osasun-krisiaren ondorioz ABEEE baten edo EEE baten eraginpean dauden BGAEetako bazkideek langabezia-prestazioa aitortuta duten ekarpen finkatuko planak dituzten BGAEetan langabezia-prestazioen kobrantza aurreratu ahal izango dute, nahiz eta aldi baterako lan-erregulazioko egoera estatutuetan edo erregelamenduetan aitortuta ez egon.
Beraz, zergadun horien tributazioak dituen ondorioak arintzeko, errenta gisako pertzepzio horiek 2020ko eta 2021eko ekitaldietan % 75ean sartuko dira laneko etekin osoa kalkulatzeko, eta gainerako % 25a ez da zergapetuko.