web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Atal honetan, enpresak BGAEei, pentsio-planei edo enpresaren gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuei egindako ekarpenak soilik islatuko dira..

Normalean, enpresak dagokion informazio-ereduan emango ditu datuak, eta zure zirriborroaren atal honetan jasoko dira. Datuak egiaztatu besterik ez duzu egin behar.

Zuk egindako ekarpenak ez dira atal honetan islatzen, baizik eta "Aurreikuspen Sozialeko Sistemei ekarpenak" atalean. Bertan, zure ekarpen guztiak jasoko dira, bai zure enpresako BGAEetara edo enplegu-planetara egindakoak, bai zure plan partikularrei egindakoak.
 
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
Atal honetan, "Gizarte aureikuspen sistemei enpresak egindako ekarpenak", egiaztatu, editatu edo gehitu ahal izango dituzu enpresak BGAEei, pentsio-planei edo enpresaren gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuei egindako ekarpenak.
Beharrezko dokumentazioa

Enpresak (bazkide babeslea edo sustatzailea) zure aldeko BGAEetarako eta pentsio-planetarako ekarpenak egin dituela egiaztatzen duten agiriak:

  • 10 T
  • BGAEren edo pentsio-planaren ziurtagiria.
  • Ekarpena egin duen enpresaren ziurtagiria.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?