web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Foru-komunikazioaren araubide ekonomikoan nago ezkonduta, eta, emaztearekin batera, hainbat finantza-produktu ditut. Nork aitortu behar du errentan?
Foru-komunikazioko araubide ekonomikoan ezkonduta nago, eta, emaztearekin batera, aurrezki-kontu bat eta bonu batzuk ditut. Gainera, nire aitaren jarauntsian, akzio batzuk eskuratu ditut, eta aurrezki/erretiro plan bat berreskuratu dut, ni haren hartzailea, aseguratua eta onuraduna nintzela. Nork aitortu behar du errentan?

Kapitalaren etekinak etekin horien jatorri diren ondare-elementuen, ondasunen edo eskubideen titular diren zergadunei eratxiko zaizkie (aintzat hartu beharko dira horiek aurkeztutako frogen arabera eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko titulartasun juridikoari buruzko arauak; ezkontzaren edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoaren xedapen arautzaileetan jasotako ondasunen eta eskubideen titulartasun juridikoari buruzko arauak aplikatu beharko dira, baita familia kiden arteko ondare-harremanei kasu bakoitzean aplikatu beharreko legedi zibileko arauak ere).Kasu honetan, aurrezki-kontuaren, aurrezki-planaren (aseguru bat da) eta bonoen eta etekinak % 50ean esleituko zaizkio ezkontide bakoitzari. Akzioen etekinak (ondasun pribatibo bat da, herentziaz jaso baita) haien titularrari esleituko zaizkio % 100ean.
Altxorraren letrak erosi ditut. Nola eta noiz aitortu behar ditut, harpidetza-edo amortizazio-urtean?
Altxorraren letrak deskontuan jaulkitako zor publikoko baloreak dira, eta horien etekina eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtzen diren ekitaldiari egotzi behar zaio. Kargaren peko etekinaren zenbatekoa bi hauen arteko aldea izango da: letren eskualdatze-, itzultze-, amortizazio-, truke- edo bihurketa-balioaren eta haien eskuratze- edo harpidetza-balioaren artekoa.

Ondorio horietarako, zergadunak eskuratzean eta/edo besterentzean ordaintzen dituen gastu eta komisio osagarriak berak lortutako errendimendu gordinari kenduko zaizkio, betiere behar bezala justifikatzen badira. Azkenik, Altxorraren Letren ondoriozko etekinak (kapital higigarriarenak) atxikipenetik salbuetsita daude (baina ez kargatik).
ERRENTAREN ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?
 
"Altxorraren letrak" atalean altxorraren letren errendimenduei dagozkien datuak islatzen dira.
Beharrezko dokumentazioa
  • Lortutako errendimenduen frogagiriak.
Egiaztagiriak gorde eta aurkeztu egin beharko dituzu, eskatzen zaizkizunean. Hala ere, aitorpena aurkeztean erantsi ahal izango dituzu, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
NOLA ERANTSI DATUAK...
ERANTSI DOKUMENTAZIOA...
AURKEZTU AITORPENA...
IKUSI NIRE AITORPENA PDF  FORMATUAN ?
¿Cómo introducir o modificar los datos? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación? ¿Cómo adjuntar documentación?
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?