web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Pertsona baten ordezkari gisa jardungo duzun lehen aldia baldin bada:
  • Pantailako eskuineko aldean, NAN/AIZ eta irudikatuko duzun pertsonaren ordezkaritza-gakoa adierazi beharko dituzu.
  • Datu horiek sartu ondoren, "Jarraitu" hautatu eta aitorpenaren zirriborroa ikusi ahal izango duzu.
Aldez aurretik ordezkaritza-gakoa sartu bada:
  • Ez da beharrezkoa berriro sartzea. Ordezkariak pantaila honen ezkerraldean jasota egongo dira, eta, horrela, hauen bilaketa erraztuzko zaizu hauen aitorpena kudeatzerako unean.



 

HILDAKOEN ORDEZKARIAK:

Nor da hildako pertsona baten ordezkaria errenta- eta/edo ondare-aitorpenari dagokionez? Nola eskatu ondorengo inskripzioa?

Alargun bat badago 

Ezkontideetako edo izatezko bikotekideetako bat hiltzen bada, ezkontidearen edo bizirik dirauen izatezko bikotekidearen alde. Inskribatutako ordezkaritzak 5 urteko balioa izango du, heriotzaren datatik zenbatzen hasita.
Ezkontideak edo bizirik dirauen izatezko bikotekideak hirugarren bati ordezkaritza ematen dionean zerga-administrazioaren aurrean, ordezkaritza hori eman zaiola ulertuko da hildako zergadunari dagokionez, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.
Hala ere, hildakoaren oinordekoek aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango dute, Ahalordetzeen erregistrotik, ordezkaritzaren ofiziozko inskripzioaren aurka, ezkontidearen edo bizirik dagoen izatezko bikotekidearen alde.
Horretarako, beren izaera egiaztatu beharko dute.
 

Alargunik ez badago

Oinordekoak berak inskribatzea

Ondorengoek beren izaera egiaztatu eta Ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskatu beharko dute, zerga-arloko legezko ordezkaritza gisa. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Azken borondateen ziurtagiria
  • Hildakoaren ziurtagiria edo abintestato jaraunslearen edo familia-liburuaren deklarazio-akta edo ziurtagiri baliokidea
  • Jaraunspena onartzeko eta esleitzeko akta
Ondorengoa ez den pertsona batek inskribatzea

Esteka honetan, halaber, formulario bat sartu da egoitza elektronikoan, ondorengoa ez den beste pertsona batek zerga-arloko oinordekoak eta legezko ordezkariak erregistratzea eskatzeko

Ogasunak oinordekoa ordezkari gisa inskribatzea onartu ondoren, zuzenean aurkeztu hildakoaren errenta edo hirugarren pertsona bati baimena eman ahal izango du?
  • Ordezkari gisa inskribatu ondoren (eskaera egin ondoren, 24 orduko epean egun baliodunean), zure BAKarekin Errenta WEBean sartzen bazara, "Ordezkari" aukera izango duzu eta zuzenean aurkeztu ahal izango duzu aitorpena (hildakoaren edo ondorengoaren kontu bat jarrita).
  • Hirugarren bati ere eman diezaioke ordezkaritza, bere izenean aurkez dezan. Horretarako, deskribatutako inskripzioa egiteaz gain, borondatezko ahalordetze bati alta eman beharko dio Ahalordetzeen Erregistrotik /erlaitzetik, ordezkari legal-oinordeko gisa jardunez/Gehitu ordezkaria/borondatezko emakida/Ogasun eta Finantza Sailean edozein administrazio-jarduera hautatu ahal izango du, edo soilik zerga-aitorpenak/PFEZ/Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztea gaia.
Nola inskribatu hirugarren pertsona bat borondatezko ordezkari gisa hildako pertsona baten errenta- eta ondare-espedienteetarako?
Ordezkaritza 3. bati eman dakioke, adierazpena bere izenean aurkezteko. Horretarako, hildakoaren legezko ordezkari gisa inskribatu ondoren, borondatezko ahalordetze bati alta eman beharko diozu.
  • Sar zaitez www.ebizkaia.eus egoitza elektronikoan eta identifika zaitez zure identifikazio elektronikorako bitartekoarekin.
  • Sartu ahalordetzeen erregistroan; "Nire izapideak" menutik eta "Ordezkaritza" sakatuta.
  • "Legezko ordezkari/oinordeko" gisa jardunez, sakatu "Ordezkatua erantsi" eta aukeratu "Borondatezko ahalordetzea ematea" aukera.
  • Egiaztatu datuak zuzenak direla eta sakatu "Hurrengoa" botoia.
  • Aurkezpena amaitzeko, "Sinatu" sakatu behar da.
Inskribatutako oinordekoak berak, hirugarren pertsonak, gaitutako ordezkariak, ordezkaritza eska dezake Ahalordetzeen Erregistroa ataletik:
  • «Nik ordezkatzen dut» erlaitza
  • Gehitu ordezkatutako pertsona
  • Borondatezko emakida gaitua izateko eskabidea, aldez aurretik zerga-arloko legezko ordezkari gisa inskribatutako ondorengoa eskatzaile gisa adieraziz.

ERRENTA ZIRRIBORROA ALDATU BEHAR DUZU?

Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa
Nola bistaratu edo aldatu daturen bat?
Sar zaitez zure adierazpenaren zirriborrora; egiaztatu zure datuak eta, hala badagokio, alda itzazu modu errazean. Gogoratu atal bakoitzean, laguntza-botoia duzula;
Botón de ayuda

¿Laguntza behar duzu?

Erantsi edo aldatu nahi duzun gaiari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Daturen bat zuzena ez dela ikusten baduzu, erraz alda dezakezu:

  1. Sar zaitez egoitza elektronikotik zure adierazpenean: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.

  2. Bilatu datu okerra duen atala: Nabigatu menuan dagokion atala aurkitu arte (adibidez, diru-sarrerak, kenkariak, etab.).

  3. Klikatu "Ekintzak" eta "Editatu" ikonoetan: Aldatu nahi duzun datuaren ondoan agertuko da.

  4. Sartu balio zuzena eremu honetan: Egiaztatu datua dagokiona dela.

  5. Gorde aldaketak: Sakatu "Gorde" botoia informazioa eguneratzeko.

  6. Berrikusi likidazioaren simulazioa: Egiaztatu kalkuluak behar bezala eguneratu direla aitorpena aurkeztu aurretik.

Amaitu aurretik, berrikusi datu guztiak, akatsak eta ondorengo izapideak saihesteko.


OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Kontsultatu zure zirriborroa, zuzendu datuak eta deskargatu zure errentaren laburpen osoa

Lotutako edukirik gabe.

Nola erantsi dokumentazioa?

Datuak jasota ez daudenean edo datuak aldatu behar direnean soilik aurkeztu behar dituzu egiaztagiriak.

Zure adierazpenean dokumentuak aurkeztu behar badituzu, erraz egin dezakezu aplikaziotik:

  1. Sar zaitez zure adierazpenean egoitza elektronikotik: Identifikatu zaitez zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Aurkitu "Erantsi dokumentazioa" aukera: menu nagusian agertzen da, eta klip baten ikonoa du, erraz identifika dezazun.
  3. Aukeratu adierazpen-egilea eta atala: Leiho bat irekiko da fitxategia hautatzeko.
  4. Aukeratu fitxategia zure ordenagailutik edo gailutik: Ziurtatu formatua baliozkoa dela (PDF, JPG, etab.).
  5. Dokumentuaren igoera berretsi: Sakatu "Dokumentuak erantsi" botoia prozesua osatzeko.
  6. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela: Fitxategiaren izena erantsitako dokumentuen zerrendan ikusiko duzu.
  OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 

Zergadunak behartuta egongo dira egiaztagiriak gordetzera eta Zerga Administrazioko organo eskudunen aurrean erakustera, hala eskatzen zaienean. Hala ere, aitorpenak aurkezten dituzten bitartean aurkeztu ahal izango dituzte, edo, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

Nola aurkeztu aitorpenarekin batera aurkeztu ez den dokumentazioa?

Errenta-aitorpena aurkeztu ondoren, agiriak egoitza elektronikotik bidal ditzakezu:

  1. Sartu egoitza elektronikoan.
  2. Sakatu "Nire izapideak" goiko botoia "Nire espedienteak" atalean.
  3. Aukeratu zure adierazpenari dagokion espedientea.
  4. Klikatu "Tributu dokumentazioaren ekarpena" aukeran.
  5. Aurkeztu nahi den dokumentazioaren deskribapena adierazi.
  6. Sakatu "Erantsi" botoia.
  7. Hautatu fitxategia: Egiaztatu formatua baliozkoa dela (PDF edo irudia).
  8. Egiaztatu dokumentua behar bezala kargatu dela, eta sakatu "Bidali".

OHARRA:
Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola aurkeztu aitorpena?

Zure aitorpena aurkeztea erraza eta segurua da. Urrats hauek baino ez dituzu egin behar:

  1. Sartu zure gako edo ziurtagiri digitalarekin.
  2. Berrikusi simulazioa: Aurkeztu aurretik, likidazioaren simulazioa ikus dezakezu. Sakatu "Datu gehiago ikusi" eta "Likidazioaren simulazioa", deskargatu eta bildutako datuak egiaztatu ahal izateko.
  3. Aukeratu aitorpen mota: Erabaki aurkezpen banakakoa edo bateratua izango den: Baterako aitorpena aurkeztu nahi izatekoan; sartu zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa.
  4. Sakatu "Aurkeztu" botoia zure aitorpena bidaltzeko; eta egiaztatu bankuko kontua eta helbide fiskala zuzenak direla.
  5. Agiria eta aurkezpen-frogagiria deskargatu eta gorde. Dokumentu honek egiaztatzen du zure adierazpena behar bezala bidali dela.

Ordezko aitorpenak
Zure aitorpena aurkeztu ondoren daturen bat zuzendu behar baduzu, ordezko aitorpen baten bidez egin dezakezu.

  • Aitorpena aurkeztu duzun eguneko 23:59ak arte aurkez dezakezu ordezko aitorpena, eta edozein datu, identifikazio-datu edo datu ekonomiko alda dezakezu.
  • Ordezko aitorpen bat baino gehiago aurkezten baditu, aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan.

OHARRA: Nahiz eta aurreko ekitaldiei buruzkoak izan, bideoak eta/edo adibideak baliagarriak dira ariketa honetarako.
 
Nola ikusi dokumentu bakar batean nire adierazpen osoa?
Zure aitorpena dokumentu bakar batean ikusi nahi baduzu, likidazioaren simulazioa erabili ahal izango duzu. Hasierako pantailan, interesatzen zaizun aukeran (aitorpen indibiduala edo bateratua), Datu fiskalak, aitortutako datuak eta kalkuluak hautatuta, koadro bat irekiko da. Bertan, nabigatzailearen fitxa berri batean likidazioaren simulazioa ikusi ahal izango dugu; dokumentua bistaratu, gorde edo inprimatu ahal izango duzu.
 

Zure aitorpen osoa eta horren kontzeptu guztiak ikusiko dituzu, baita sistemak azken emaitzara iristeko egindako barne-kalkuluak ere (oinarriak, kuotak...). Gainera, aitorpenean identifikatutako atal bakoitzaren xehetasuna bistaratu ahal izango duzu, azpimarratutako elementuetan klik eginez.

 

Aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera, adierazpena behar bezala aurkeztu dela egiaztatu nahi bada, sortutako espedientearen jarraipena egin nahi bada edo, besteak beste, aurkeztutako adierazpena deskargatu nahi bada, egoitza elektronikora jo beharko da eta NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu. Hemen, zure aitorpenarekin egin diren jardueren kronograma bat eta espedienteari erantsitako dokumentazioa aurkitu ahal izango dituzu, eta, beharrezkoa izanez gero, espedienteari dagozkion izapide berriak hasi ahal izango dituzu.
Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu
946 125 500
Errenta webgunerako sarbidea
 
Aurrez aurreko arreta nahiago baduzu 

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?