Aldez aurretik hitzordua eska dezakezu saldu duzun higiezina ez bada herentzia edo dohaintza bidez eskuratu.
  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea baduzu:
    • Komenigarria da zure ORDEZKARITZA-GAKOA aurkeztea.
    • Gako hori gabe, banakako aitorpena bakarrik aurkeztu ahal izango duzu. Ezin izango dituzu zure ezkontidearen datuak ikusi, ezta baterako tributazioa aukeratu ere.

Zer informazio behar duzu?

Joan bulegora zirriborroan egin behar dituzun aldaketak egiaztatzen dituzten dokumentuekin, horiek egiaztatu ahal izateko.
  • Saltzen duzun higiezinaren ESKURAKETAri dagozkion datuak:
  • Titulartasuna, balioa eta eskuratze-data
  • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Erosketa-eskritura eta eskuratze-gastuak, hala nola zergak, erosketa- eta finantzaketa-gastuak, tasazio-gastuak, etab.
  • SALMENTAri buruzko datuak:
  • Saltzen duzun higiezinaren titulartasuna, balioa eta eskualdatze-data.
  • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Salmenta-eskritura, baldin eta zure datu fiskaletan agertzen ez badira salmentaren zenbatekoa eta salmentari buruzko gastuak, alegia, Hiri-lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zerga (udal-gainbalio zaharra), salmenta-komisioa (higiezin-enpresaren faktura konformatua) eta eskualdatutako higiezinaren hipoteka ezeztatzearekin lotutako gastuak.
Hitzordua telefonoz
94 406 6600

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?