• Ezin duzu aurretiazko hitzorduaren zerbitzura sartu errentamenduan 2 higiezin baino gehiago badituzu edo errentamendu turistikoak badira.
  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea baduzu:
    • Komenigarria da zure ORDEZKARITZA-GAKOA aurkeztea.
    • Gako hori gabe, banakako aitorpena bakarrik aurkeztu ahal izango duzu. Ezin izango dituzu zure ezkontidearen datuak ikusi, ezta baterako tributazioa aukeratu ere.
Zer informazio behar duzu?
Joan bulegora zirriborroan egin behar dituzun aldaketak egiaztatzen dituzten dokumentuekin, horiek egiaztatu ahal izateko.
  • Ohiko etxebizitza alokatzea:
  • Alokatzen duzun etxebizitzari buruzko datuak
  • Maizterraren datuak, alokatutako higiezinaren helbidea, alokairuaren urteko zenbatekoa.
  • Datuak egiaztatzeko dokumentazioa, jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu:
  • Hala badagokio, higiezina eskuratzeko inbertitutako besteren kapitalen (maileguak) interesen egiaztagiria baino ez duzu aurkeztu behar.
  • Bestelako higiezinak alokatzea (lokalak, lurrak...):
  • Alokatzen dituzun beste higiezin batzuei buruzko datuak (lokalak, udarako edo sasoirako etxebizitzak, lursailak, etab.)
  • Maizterraren datuak, alokatutako higiezinaren helbidea, alokairuaren urteko zenbatekoa, gastu kengarriak, alokairu-beherapenak.
  • Datuak egiaztatzeko dokumentazioa, jasota ez badaude edo aldatu nahi ez badituzu:
  • Errendimendua lortzeko beharrezkoak diren gastuak, hala nola OHZren kuota, lokalaren aseguruaren primak, higiezinaren erosketa finantzatzeko eskatutako maileguaren interesak, errentan hartutako higiezinak birgaitzeko edo hobetzeko obren fakturak, amortizazio-gastua kalkulatzeko erosketa-kostua egiaztatzen duen eskritura edo agiria, alokairua jaisteko akordioa (hala badagokio).
  • Gastuak, oro har, kengarriak dira soilik higiezina errentan dagoen neurrian (adibidez: hiru hilabete errentan emanda, hiru hilabeteko interesak onartuko lirateke).
Hitzordua telefonoz
94 406 6600

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?