Zer informazio behar duzu?
Joan bulegora zirriborroan egin behar dituzun aldaketak egiaztatzeko dokumentazioarekin, aldaketa horiek ziurtatu ahal izateko.
Ez ordaintzeak
- Zor diren zenbatekoengatik enpresari egindako erreklamazio judizialak, nominak, ordaindu ez diren zenbatekoak aitortzen dituen enpresaren idazkia.
Epai judizial bidez aitortutako atzerapenak
- Jasotako zenbatekoen egiaztagiria.
- Diru-sarrera horiek jasotzeko eskubidea aitortzen duen epai judiziala.
Soldatak Bermatzeko Funtsaren (FOGASA) atzerapenak kobratzea
- Zor diren zenbatekoak aitortzeko ebazpen judiziala, FOGASAren erantzukizun subsidiarioa jasotzen duena.
- FOGASAren espedientea, zenbatekoak jasotzeko eskubidea aitortzen duena.
Diruzaintzarik ezagatik kobratu ez ziren atzerapenak kobratzea
- 10T (urtean egotzitakoa) edo enpresaren idazki bat, ekitaldiz ekitaldi zenbatekoak banakatzen dituena.
- Aurreko urteetako atzerapen batzuk kobratzeko eskubidea 2024an aitortzen duen agiria.
- Kobratutako zenbatekoak zein ekitaldiri dagozkion egiaztatzen duten agiriak: 10T (urtean egotzitakoa) edo enpresaren idazki bat, ekitaldiz ekitaldi zenbatekoak banakatzen dituena.