Komenigarria da zure ORDEZKARITZA-GAKOA aurkeztea.
Gako hori gabe, banakako aitorpena bakarrik aurkeztu ahal izango duzu. Ezin izango dituzu zure ezkontidearen datuak ikusi, ezta baterako tributazioa aukeratu ere.
Zer informazio behar duzu?
Eskuratzen duzun etxebizitzari buruzko datuak
Zenbaki finkoa, eskuratze-data, % titulartasuna, eskuratze-balioa, maileguaren nominala, emakida-data, nominalari dagozkion zenbatekoak eta ekitaldian ordaindutako interesak eta amortizazioa.
Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
Erosketa eskritura publikoa
Notario-gastuak, erosketan ordaindutako zergak (BEZ edo OE eta EJDZ) eta etxebizitzaren erregistro-gastuak. Datu horiek notaritzaren fakturan (edo fakturetan) agertzen dira normalean (azken faktura aurkeztu, ez hasierako funts-hornidura).
Etxebizitza eskuratzeak edo finantzatzeak berekin dakartzan gainerako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa, hala nola mailegua irekitzeko komisioa, tasazioa, etab.).