Ezin duzu aurretiko hitzordu-zerbitzura sartu 5 eragiketa baino gehiago izan badituzu eta/edo 2022an salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa bada. Kanpo geratzen dira, halaber, kriptomonetekin, warrantekin, gerokoekin eta kontratuekin egindako eragiketak.
  • Ezkontidea edo izatezko bikotekidea baduzu:
    • Komenigarria da zure ORDEZKARITZA-GAKOA aurkeztea.
    • Gako hori gabe, banakako aitorpena bakarrik aurkeztu ahal izango duzu. Ezin izango dituzu zure ezkontidearen datuak ikusi, ezta baterako tributazioa aukeratu ere.
Zer dokumentazio behar duzu?

Joan bulegora zirriborroan egin behar dituzun aldaketak egiaztatzen dituzten dokumentuekin, horiek egiaztatu ahal izateko.
  • Akzioen ESKURAKETAri buruzko datuak
    • Eskuratze-datak eta -balioak, titulartasun-ehunekoa
    • Datuak jasota ez badaude edo aldatu nahi badituzu, datuak egiaztatzeko dokumentazioa.
    • Erakunde gordailuzainaren egiaztagiria, baloreen zenbatekoak, eskuratze-datak eta eskualdatze-datak adierazita.
    • Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren ondoreetarako balioa, dohaintza edo jaraunspen bidez eskuratu baziren.
Hitzordua telefonoz
94 406 6600

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?