Eragiketaren deskribapena
Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin (jarraibideen orrian zerrendatuta).
- Etxebizitza errentan hartzea, ondare-eskualdaketa onerosoei lotuta (T23 kodea).
- Etxebizitzaren errentamendua BEZari lotuta (N33 kodea).
Bi kasuetan:
- Subjektu pasiboa: errentaria.
- Eskualdatzailea: errentatzailea.
- Zerga oinarria: Hileko batez besteko errenta.
- Tasa:
- KOEren mende: 14. artikuluko taulak (hileko batez besteko errentaren arabera)
- BEZen mende: %0,5.
- Errentamendurako eta erosteko aukerarako dokumentazio komuna: alokairu kontratua (jatorrizkoa eta fotokopia).
- 2. orria: ez dago aurkeztu beharrik.
1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa. 14. artikulua.
Errentamenduetarako tarifa. Finken errentamenduak eratzen direnean, zerga eskudirutan ordainduko da, eskala honen arabera:
Errentamenduetarako tarifa
Tartea |
Kuota |
0,00 - 300,00 |
43,25 |
300,01 - 900,00 |
130,00 |
900,01 - Hortik gora |
1,50 10 euros edo zatikiko |
|
Adibidea:
2 urteko iraupena daukan errentamendua; lehenengo urterako itundutako errenta hilean 100 eurokoa da, eta bigarren urterako itundutakoa, berriz, hilean 200 eurokoa.
- Batez besteko errenta = [(100 x 12) + (200 x 12)] / 24= 150 euro.
- Zerga-oinarria: 150 euro.
- Kuota: 43,25 euro. 1/2011 Foru Arauaren 14. artikuluko eskala aplikatuta.