web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

¿Cómo rellenar el modelo 650V?

650V eredu osoa betearen adibidea
650V ereduaren inprimakiazala
650V ereduko 1. orrialdeko jarraibideak
650V ereduaren 2. orrialdeko jarraibideak
650-V ereduaren 3. orrialdearen jarraibideak (autolikidazioa)
Ibilgailuaren eskuraketaren Eranskina
Obligaziodunak
Oinordetzengatik Bizkaian zergak ordaindu behar dituzten pertsonak honako hauek izan daitezke:
  • Ohiko bizilekua Espainian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua Bizkaian bazuen.
  • Ohiko bizilekua Bizkaian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua atzerrian bazuen.
  • Ohiko bizilekua atzerrian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua edozein zuela ere, Espainiako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubideen eskuraketetan, baldin eta ondasun-eskubideon balio handiena Euskadin badago eta baldin eta ondasun eta eskubide horietatik Bizkaian kokatuta daudenen, bertan erabil daitezkeenen edo bete beharrekoak direnen balioa handiagoa bada ondasun-eskubideok beste bi lurralde historikoetan duten balioa baino.
Batuz
Aurkeztu beharreko eredua
 

650- V  eredua edo eskura dago Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan.
Badago eredu hori betetzeko laguntza programa  webgunean.

Plazo de presentación
El Plazo de presentación  es de un año, contado desde el día del fallecimiento (fecha de devengo); en el caso de ejercicio del poder testatorio por parte de comisario, contado desde que se produce el uso de ese poder testatorio.
Aurkezteko lekua eta modua

AURREZ AURRE:

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Basauri, Getxo eta Mungiako bulego deszentralizatuetan (sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioak).
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da

Zer sartu behar den

Matrikularen zenbakia, matrikulazio data, bastidorearen zenbakia, eta marka-modeloa-mota. Datu horiek ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri dira.

Ondasun eta eskubideen balorazioa

Ondasunak eta eskubideak baloratzeko, sortzapen-datako balio erreala (merkatuko balio normala) hartuko da kontuan (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...).

Ondasun eta eskubideen kontsignatutako balioak izan behar du, gutxienez, hiri-izaerako ondasun higiezinek duten  Esleitu beharreko Gutxieneko Balioa (EGB), edo taula ofizialetan ezarritako garraiobideen balioak

Zerga oinarria

Zerga-oinarria jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzaren banakako eskurapenaren balio garbiaren berdina izango da, eta balio garbia ondasunen eta eskubideen balio errealtzat hartuko da, kengarriak diren zamak eta zorrak kenduta.

Murrizketarik ohikoenak

Jaraunsleak zuzeneko lerroko direnean, 400.000 euroko murrizketa egin ahal izango dira jaraunsleko.

Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.

Sartu beharreko kuota
  • Murrizketak aplikatu ondoren, likidazio-oinarria 0tik gorakoa denean, ordaindu beharreko kuota kalkulatu behar da.
  • Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari, tasari edo ahaidetasun-mailako taldeen arabera dagokion tarifa aplikatuko zaio.
    • Lerro zuzeneko ahaidetasuna odolkidetasunagatik edo adopzioagatik: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.
    • Gainerako ahaideei honako hau aplikatuko zaie:
      • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, anaiarreben, odolkidetasunezko osaba-izeben, odolkidetasunezko iloben, aitaginarreben, suhien eta errainen eta abarren aurrekoak eta ondorengoak)
      • edo II tarifa (IV. taldea): arrotzak eta lehengusuak, koinatuak, ezkonosabak, iloba politikoak, etab.
I. tarifa (II. eta III. taldeak)
I. tarifa (II. eta III. taldeak): Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, anai-arreben, osaba-izeben, odol-ahaidetasunezko iloben, aita-amaginarreben, suhien eta errainen aurrekoak eta ondorengoak.
Likidazio-oinarria, zenbatekora arte (€) Kuota osoa (€) Likidazio-oinarriaren gainerakoa (€) Zerga-tasa%
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.756,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Aurrerantzean 34,58
II. tarifa (IV. taldea)
II. tarifa (IV. taldea): arrotzak eta lehengusuak.
II. tarifa - IV. taldea
Likidazio-oinarria, zenbatekora arte (€) Kuota osoa (€) Likidazio-oinarriaren gainerakoa (€) Zerga-tasa%
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.969,34 Aurrerantzean 42,56
Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak)

Orokorra:

  • Hildakoaren eta jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NANa.
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken Nahien Erregistroaren ziurtagiria:
  • Jatorrizko testamentua eta kopia. Testamenturik egin gabe hil bada, notarioaren nabaritasun-akta edo jaraunsleak deklaratzeko auto judiziala.
  • Hildakoaren egoitza-ziurtagiria, hil aurreko 5 urteei dagokiena.

Ibilgailuak:

  • Zirkulazio-baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?