Hala badagokio, besteak beste, ahaidetasunagatiko, minusbaliotasunagatiko edo ohiko etxebizitzan bizitzeagatiko zerga-oinarria murrizteko eskubidea izango du.
Murrizketa bat aplikatuko da oinordeko bakoitzaren ahaidetasun-mailaren arabera:
- Ezkontidea edo izatezko bikotekidea, gurasoak edo aitona-amonak (odolkidetasuna edo adoptatzaileak), seme-alabak edo bilobak (odolkidetasuna edo adoptatuak): 400.000 €.
- Anai-arrebak: 40.000 €
- Osaba-izebak, ilobak, aita-amaginarrebak, suhiak, errainak, ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen seme-alabak: 20.000 €
- Lehengusuak, gradu urrunagoak eta arraroagoak: inolako murrizketarik gabe.
Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.
Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe. (2015/03/31ra arte muga 212.242 eurokoa izan da).