web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close

BEZaren ereduak, autolikidazioaren 303 ereduak eta urteko aitorpen laburraren 390 ereduak aurkezteko, Batuz sistemari borondatez atxikitako pertsonek eta erakundeek beren autolikidazioaren zirriborroa eskatu ahal izango dute. Zirriborro horren edukia bat etorriko da eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuko informazioarekin.

Nola eskatzen dut ogasuneko BEZaren zirriborroa?

Bideoa: BEZaren zirriborroa EGOITZA elektronikoan
 

  • Zirriborroak aukerakoak dira, eskatzen duenari bakarrik eskaintzen zaizkio
  • Zirriborro bakarra eska daiteke eguneko
  • Zirriborroa EEELren datuekin egiten da. Datu berriak sartu badituzu, eskatu berriro zirriborro bat hurrengo egunean


 NON ESKATZEN DUT?   Egoitza Elektronikoan.

  1. Ipini 303 edo 390 izapideen bilatzailean, hautatu "banakako aurkezpena" eta klikatu TRAMITATU
  2. "Aitorpenen aurkezpena" pantailan, "Aurkezteko modua" atala zabalduko duzu, eta "Bete pantailan" aukera hautatu; orain, aldia aukeratu behar duzu, eta "Onartu" sakatu.BEZaren aurkezpena EGOITZANBEZaren aurkezpena EGOITZAN
  3. Orain, elektronikoki identifikatu behar duzu zure BAKq edo ziurtapen elektronikoko edozein bitarteko.
  4. Pantaila berrian, klikatu ZIRRIBORROA ESKATU (eskabidea noiz egin daitekeen agertzen da). UTILITATEAK laukitxoan ere eska dezakezu (goian eskuinean)BEZaren aurkezpena EGOITZAN
  5. Klikatu "ZIRRIBORRO ESKAERA BAIEZTATU" eta adierazi noiz egongo den eskuragarri.
  6. Orain, elektronikoki identifikatu behar duzu zure BAKq edo ziurtapen elektronikoko edozein bitarteko.
  7. Zirriborroa BERRIKUSI daiteke (akatsen bat agertzen bada, aldatu)
  8. Azken urratsa, garrantzitsua!!! klikatu AURKEZTU (bestela, ez da aurkeztutzat jotzen)

BIDEO honek BEZaren zirriborroa eskatzeko prozesua azaltzen du.

www.batuz.eus webgunean informazio gehiago aurkituko duzu.

Batuz proiektuari buruzko kontsultak postontzi hauetara bidera ditzakezu:

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?