web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sartu EGIN ZURE FAKTURA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 
Igorlea. Hartzailea. Fakturaren goiburua
- IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
HARTZAILEA: sartu zerbitzua jasotzen duen pertsonaren IFZ. Zure datuak goiko barrako HARTZAILEEN KUDEAKETA eremuan sartu badituzu, aukeratu besterik ez duzu egin behar.
- FAKTURAREN GOIBURUA: Aukeratu seriea (berri bat sor dezakezu behar baduzu).
Xehetasun-lerroak
Kontzeptu adina lerro gehituko dira, eta GEHITU lerroan klikatuko da (GEHITU klikatzen ez baduzu, ez da fakturan sartuko).

batuz

Oina. Oharrak. PFEZren ondorioetarako informazioa (EEEL 140)
- Oina: Atxikipenik egin behar ez bada, ez markatu "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa; "Guztizko zenbatekoa" eta "Zenbateko garbia" laukietan zuzenean agertzen da xehetasun-lerroetan erregistratutako zenbatekoa.

batuz - Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (LROE 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoano

batuz

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?