
- IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
- HARTZAILEA: Zure datuak goiko barrako KUDEAKETA HARTZAILEAK eremuan sartu badituzu, aukeratu besterik ez duzu egin behar. Hartzailearen datuak automatikoki kargatuta egongo dira faktura "FAKTURAK KONTSULTATU" atalean hautatu baduzu.
Hartzailearen identifikazio-daturen bat aldatu nahi baduzu, bete ezazu dagokion laukia (IFZ, izena, helbidea...).

- Seriea: faktura zuzentzaileek aparteko serie batean joan behar dute, eta serie hori goitibeherako menutik aukeratzen da. Faktura zuzentzaileetarako serie espezifikorik sortu ez bada, aldez aurretik "Serie berria" botoia sakatuta sortu beharko da. Gure kasuan, serie bat sortuta daukagu, "DFB_2024 Zuz", eta hautatu egiten dugu.

- Faktura zuzentzailea: kodea eta mota hautatu beharko dituzu: gure kasuan, "Ordezko faktura (Gainerakoa)" aukera hautatuko dugu, eta "Ordezkoa" mota hautatuko dugu.



- Oharrak: adierazi zure ustez zer ohar diren. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.
Maiz egiten diren galderak
Laguntza gehiago behar duzu?