web
Lineaz kanpo zaude. Orriaren bertsio hau irakurtzeko soilik da.
close
Sartu EGIN ZURE FAKTURA aplikazioan eta sartu zure identifikazio-gakoa.
 
Ordejarri bat bezero baten kontura eta aginduz egiten den ordainketa bat da, eta hari dagokio gastu hori egitea. Adibidez, obra lizentzia bezeroaren kontura eta aginduz ordaintzen duen arkitekto bat. Ordejarriak ez dakar inolako BEZik, eta ez du eraginik PFEZn.
Oharra: faktura bat jaulki ondoren, non ordezko bat edo hornidura bat agertzen den, EEELn erregistratu behar duzu. Sartu hemen zure erregistroaren adibidera. 
Igorlea. Hartzailea. Fakturaren goiburua
- IGORLEA: Zure identifikazio-datuak eta egin duzun azken fakturaren helbidea agertuko dira.
HARTZAILEA: sartu zerbitzua jasotzen duen pertsonaren IFZ. Zure datuak goiko barrako HARTZAILEEN KUDEAKETA eremuan sartu badituzu, aukeratu besterik ez duzu egin behar.
- FAKTURAREN GOIBURUA: Aukeratu seriea (berri bat sor dezakezu behar baduzu).
Fakturaren datuak
- Eragiketaren deskribapena: "Bilboko higiezinaren proiektua eta obra-zuzendaritza"
- Eragiketa-data: bidalketa-data ez den beste data bat bada baino ez da bete behar.
Xehetasun-lerroak

Kontzeptu adina lerro gehituko dira, eta GEHITU lerroan klikatuko da (GEHITU klikatzen ez baduzu, ez da fakturan sartuko).Batuz

Ordejarriak gehituz gero, BEZari lotuta ez daudenez, "Ez subjektua" hautatuta bezala gehitu behar da, eta goitibeherakoan ez atxikitzeko arrazoia:
"Ez-subjektua, hirugarrenen kontura egindako salmentak (zenbateko hori ez da konputagarria BEZaren eta PFEZaren ondorioetarako)"

Batuz

Oina. Oharrak. PFEZren ondorioetarako informazioa (EEEL 140)
- Oina: "Jasandako atxikipenarekin" laukitxoa markatu behar duzu eta jasandako atxikipen-oinarriaren ikonoa sakatu (xehetasun-lerroan erregistratutako datuak kargatuz), baita dagokion atxikipen-ehunekoa hautatu ere. Atxikitako kantitatea zuzenean sartzeko aukera ere baduzu, "Sartu eskuz jasandako atxikipena" laukitxoa markatuz. Gure adibidean, % 15eko atxikipena aplikatuko diogu 12.000 euroko zerga-oinarriari, hau da, emandako zerbitzuaren zenbateko osoari, ordejarria eta jasanarazitako BEZaren kuota kenduta. "Jasandako atxikipena" eremua bakarrik bete behar da; "Guztizko zenbatekoa" eta "Zenbateko garbia" eremuak automatikoki aldatzen dira, sartutako datuen arabera.
batuz 
- Oharrak: Adierazi zer ohar egin nahi dituzun. Adibidez: ordaintzeko modua jar dezakezu, edo, BEZik gabe balego, salbuespenaren arrazoia.
- PFEZari buruzko informazioa (LROE 140): klik egin konboan zure jarduera hautatuz (bat baino gehiago izanez gero).
Fakturan ordejarriren bat badago, lehenetsita "Ez" markatuta agertuko da "BEZaren zerga-oinarriaz bestelako PFEZ sarrera" atalean; era berean, "PFEZren sarrera-zenbatekoa" atalean, ordejarriaren zenbatekoa automatikoki baztertuko da.
batuz
PFEZn zenbatu beharreko diru-sarrera BEZarena ez bada, klikatu SIn eta adierazi zenbatekoa.
Erregistro-liburuan "kobrantza-irizpidea" aukeratu baduzu, klikatu atal honetako laukitxoan.
batuz

Lagundu hobetzen

Nola baloratzen duzu artikuluaren erabilgarritasuna?

Gogobetetze-maila

Eskerrik asko zure balorazioa partekatzeagatik, honek zure esperientzia hobetzen laguntzen digu.

Maiz egiten diren galderak

Laguntza gehiago behar duzu?